Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badaude ere, aste honetan hiru herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio, Orozko eta Amurrio.
Big Eyes
Laudion, larunbatean, urtarrilak 24, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Tim Burton zuzendari estatubatuarraren azken lana: Big Eyes.
Istorioa Margaret eta Walter Keane-ren kasu errealean oinarrituta dago. Aurreko mendeko 50. eta 60. hamarkadetan begi handiko haurren koadroek arrakasta itzela izan zuten.
Nahiz eta egilea Margaret izan sinatzailea Walter izaten zen, garaian emakumeak jasan behar zuten matxismoa medio. Hau dela eta ospe osoa Walterrena izan zen.
Tim Burton-en pelikula honek, Amy Adams eta Christoph Waltz protagonista ditu; Adams-ek, bere lanagatik, emakumezko aktore onenaren Urrezko Globoa irabazi duelarik.
Los pingüinos de Madagascar
Orozkon igandean, urtarrilak 25, Donibane Aretoan arratsaldeko 16:30ean, Madagascar filmaren pertsonaia famatuenen pelikula propioa: Los pingüinos de Madagascar.
Super espien taldeak ez dira sortzen arrautza-oskol batetik irteten dira. Espioitza munduko gordetako hegazti onen eta dibertigarrienen sekretuak ezagutu itzazu: Kapitaina, Kowalski, Aberatsa eta Soldadua.
Elitearen elitea dira eta Ipar-Haizea izeneko ezkutuko elkartea osatzen dute. Elkartearen buru Agente Klasifikatua da. Octavio Salitre Doktore maltzurrak ezagutzen dugun mundua deuseztatu nahi duenez gure lagunek aurre egingo diote.
Animaziozko film dibertigarri bat, etxeko txikien eta handien gozamenerako.
Fuego
Orozkon ere, igandean, urtarrilak 25, arratsaldeko 19:00etan, ohi bezala Donibane Aretoan, Jose Coronado aktore espainiarraren azken lana: Fuego.
Carlos erabat suntsituta sentitzen da ETAk jarritako lehergailu batek bere emaztea hil eta 10 urteko alaba hanka gabe utzi duenetik.
Urtetan tratamendu psikologikoa jarraitu ondoren, Carlos pertsona berri bat dela dirudi. Baina, egia esan, bere barnean beste guztiak deuseztatzen dituen sentimendu bat du: gorrotia. Eta helburu bakarra: mendekua.
Euskal Herrian bizi dugun gatazka protagonista duen akzioz beteriko thriller bat. Onerako edo txarrerako, ez du inor hotz utziko.
Alexander y el día terrible, horrible, espantoso, horroroso
Aiaraldean asteburu honetan egongo diren emanaldiekin amaitzeko, Amurrion dira azkenengo hitzorduak. Kasu honetan, igandean, urtarrilak 25, arratsaldeko 17:30ean, Amurrio Antzokian, familia osoari zuzendutako komedia dibertigarria: Alexander y el día terrible, horrible, espantoso, horroroso.
Disneyren "Alexander eta egun ikaragarri, izugarrian, izugarria, oso itsusia" pelikulak 11 urte dituen Alexander haurraren abenturak azaltzen dizkigu.
Zorigaiztoko eguna ilean txikle bat erantsita hasten du, ondoren ezbeharrez-ezbeharrez ibiliko delarik. Zoritxarra berea soilik dela uste duenean bere familiak ere zorigaiztoa jasaten ari dela ikusten du.
Familia ero bat protagonista duen komedia onen buru: Steve Carell eta Jennifer Garner. Zinema aretoan gogoz barre egiteko aukera bat.
Jimmy's Hall
Amurrion ere, igandean, urtarrilak 25, arratsaldeko 19:30ean eta astelehenean, urtarrilak 19, 20:00etan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, Ken Loach zuzendari irlandarraren azken lana: Jimmy's Hall.
1921. urtea. Jimmy Gralton-ek gerra zibilean murgiltzear dagoen Irlandako landa-gune batean dantza areto bat irekitzen du.
Pearse-Connolly Hall aretoan gazteek ikasi, eztabaidatu, amestu eta batez ere dantzatu eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Aretoaren eta Jimmyren arrakasta handitzen ari diren bitartean eliza eta politikariek aurka jarriko zaizkie, azkenean Jimmyk bertatik alde egin beharko duelarik.
Hamarkada bat ondoren AEBetatik Jimmy etxera itzuliko da, bere ama zaintzeko asmoarekin. Bertako giroa txiroa ikustean berriro ere aretoa zabaltzeko erabakia hartzen du.
Iragarritakoaren arabaera, honako hau Ken Loach-ek zuzenduko duen azken filma dugu, eta beti bezala hurbilean bizitako istorio batekin, Irlandako gatazka. Kalitatez beteriko pelikula bat.
Fitxa teknikoak
Zuzendaria: Tim Burton
Gidoilaria: Scott Alexander eta Larry Karaszewski
Aktoreak: Amy Adams, Christoph Waltz, Krysten Ritter…
AEB, 2014. 106 minutu.
Zuzendaria: Eric Darnell eta Simon J. Smith
Gidoilaria: Michael Colton eta John Aboud
Aktoreak: Tom McGrath, Chris Miller, Christopher Knights…
AEB, 2014. 92 minutu.
Zuzendaria: Luis Marías
Gidoilaria: Luis Marías
Aktoreak: Jaime Adalid, Leyre Berrocal, José Coronado…
Espainia, 2014. 90 minutu.
Alexander y el día terrible, horrible, espantoso, horroroso
Zuzendaria: Miguel Arteta
Gidoilaria: Rob Lieber
Aktoreak: Steve Carell, Jennifer Garner, Ed Oxenbould…
AEB, 2014. 81 minutu.
Zuzendaria: Ken Loach
Gidoilaria: Paul Laverty eta Donal O'Kelly
Aktoreak: Barry Ward, Simone Kirby, Andrew Scott…
Irlanda, UK eta Frantzia, 2014. 109 minutu.