Amurrio Ferrocarril, Guardian eta Tubacex enpresetan hauteskunde sindikalak egin dituzte

Erredakzioa 2015ko urt. 22a, 11:07

Hauteskunde sindikalek hiru hitzordu izan dituzte eskualdean, Amurrio Ferrocarril, Guardian eta Tubacex enpresetan hain zuzen eta otsailean Nubiolan eta Megatechen jarraituko dute.

Hauteskunde sindikalek hiru hitzordu izan dituzte eskualdean, Amurrio Ferrocarril, Guardian eta Tubacex enpresetan hain zuzen eta otsailean Nubiolan eta Megatechen jarraituko dute.

Aldaketa garrantzitsuenak Tubacex enpresan eman dira. ELAk hirukoiztu du bere presentzia, 4 ordezkari bazituen 2011n, orain 12 izango ditu. STAT-ekin berdindu du, horiek 11 ordezkaritik 12 izatera igaro dira. USO aurreko langile batzordean ez zegoen eta orain 5 ordezkarirekin arituko da eta CCOOk ordezkari bat gehiago lortu du, 8 guztira. Gainera, lehen ordezkari independenterik ez bazegoen, orain bat egongo da. Emaitza okerrenak LAB eta UGT sindikatuentzat dira. LABek 7 ordezkari galdu ditu, bakarrarekin geldituz, eta UGTk zuenari ere agur esan dio, ordezkaritzarik gabe geratu delarik.

Amurrio Ferrocarrilen egoera ez da gehiegi aldatu, LAB 4, eta ELAk 3 ordezkariekin jarraitzen duelarik. Aldaketa UGT sindikatuan eman da, bikoiztu du bere ordezkaritza bakarretik bira pasatuz. ESK erakundea ordea langile batzordetik kanpo geratu da.

Guardian enpresan ordezkari independenteak desagertu dira langile batzordetik. 2011. urtean 7 ziren. Hala ere ordezkari gutxiagok osatzen dute batzordea. ELAk bi gehiago eskuratu eta 8 izango ditu, LABek bat gehitu du eta 3 izango dira eta UGT eta CCOO erakundeak lehen bezala geratu dira, ordezkari bana izango dutelarik, hurrenez hurren.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide