Alvaro Barriosek ukatu du Ikunen dimisioa aurkeztu duenik

Erredakzioa 2015ko urt. 19a, 13:15

Zenbait hedabidek horren berri eman badute ere, Alvaro Barrios, Ikuneren koordinatzaileak ez du dimisioa aurkeztu. Nahiz eta Podemos alderdiarekin abiatutako harremanek ez duten Barriosek nahi zituen emaitzak eman, berak ez du bere kargua utzi.

Hala ere, Ikuneneko kideen eskuetan utzi du koordintzaile ardurarekin jarraitzea. “Hauteskundeak oso hurbil daude eta Ikuneko jendeak erabaki behar du kudeaketa aproposa izan den, eta horrela ez bada beste koordinatzaile nagusi bat hautatuko beharko du” argitu du Alvarok.

 

Zenbait hedabidek horren berri eman badute ere, Alvaro Barrios, Ikuneren koordinatzaileak ez du dimisioa aurkeztu. Nahiz eta Podemos alderdiarekin abiatutako harremanek ez duten Barriosek nahi zituen emaitzak eman, berak ez du bere kargua utzi.

Hala ere, Ikuneneko kideen eskuetan utzi du koordintzaile ardurarekin jarraitzea. “Hauteskundeak oso hurbil daude eta Ikuneko jendeak erabaki behar du kudeaketa aproposa izan den, eta horrela ez bada beste koordinatzaile nagusi bat hautatuko beharko du” argitu du Alvarok.

 

Apustua Aiaran

Foru Hauteskundeen harira, Ikuneren erronka estrategikoa da biltzarkide bana lortzea Araban eta Bizkaian. Arabaren kasuan, Aiaran egingo dute apustua eta Aiarako barrutiari dagokizkion 6 batzarkideetatik 1 lortzea espero dute.

“Omnia, Amurrio Guk Bai eta Aiara Batuz taldeek bat egingo dute, eta Okondo Bai eta Artziniegan sortzen ari den taldea ere egon daitezke, dena den, hau ez da tokiko zerrenden apustua, baizik eta Ikune osoarena”, azaldu du Barriosek.

 

Biltzarkidea, tresna

Balizko biltzarkide horren helburua ez litzateke politika egitea Ikuneko koordinatzailearen aburuz, baizik eta ordezkari independenteak dituzten herrien interesen bozeramaileak izatea.

 

Podemos afera

Alvaro Barriosek bere kargua ikunekideen eskuetan utzi du Podemosekin izandako harreman gora beharatsuak direla eta. Hasiera batean Podemosek bere kideei adierazi zien Ikune babestea lehentasuna izan beharko litzatekeela. Hala ere, irizpide hori ez da bete eta Foru Hauteskundetan zerrenda bateratuak aurkezteko aukera ez da azkenik gauzatu. Alvaro Barriosen ustez Podemos barruan ematen ari diren borroken erruz eman dela jarrera aldaketa hau.

 

Pablo Iglesiasen alderdiari ateak irekita

Hala eta guztiz ere, Ikunek ez du guztiz baztertu aukera hori. Bere koordinatzaileak esan du hauteskundeak gerturatzen ari direla eta Ikunek bere dinamika zehaztu behar duela eta horregatik egingo dutela aurrera bere apustuekin. Dena dela, ez dute baztertzen Podemosekin akordio batera heltzea, baina Ikunek ez du gehaigo itxarongo eta bere kabuz hasiko da lanean.

 

Udal hauteskundetan zerrenda bateraturik ez

Ikunek foru hauteskundetan Podemosekin akordio batera heltzeko eskaintza egin badu ere -antzekoak izan daitezkeen bozak ez sakabanatzeko-, udal hauteskundetan ez du gauza bera egin. Alvaro Barriosek zehaztu du hori talde independenteen izaeraren aurkakoa dela.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide