Laudioko tren geltokiko tunela urez bete da eta ondorioz trenbidearen alde bakarra erabili daiteke. Horrek C-3 tren zerbitzu osoan arazoak eragin ditu eta trenak berandu funtzionatu ez ezik, zenbait lekutan autobusekin osatu da.
Laudio eta Urduña artean ez dago zerbitzurik trenez eta bidaiariek zati hori Renfek eskaintzen dituen autobusen bidez bete beharko dute.
Renfeko langileek ez dakite zergatik gertatu den istripua baina ur-ponpa bitartez ura guztiz kendu arte, uste dute zerbitzura ez dela normaltasuna itzuliko.
Goizean zenbait tren zerbitzu kendu dituzte gertakariari aurre egiteko eta horrek atzerapenez gain, trenak jendez gainezka garraiatzea eragin du.
Renfeko langileek ez dakite istripuak harremana duen Latiorroko tunelean egiten ari diren lanekin.