2014an %2.2 igo da langabezia Aiaraldean, EAEn jaitsi egin den bitartean

Erredakzioa 2015ko urt. 19a, 09:49

Jaitsi egin da langabezia Euskal Autonomi Erkidego mailan. Duela urte bat baino 1.603 langabetu gutxiago daude. %0.96ko jaitsiera egon dela esan nahi du horrek.

Aiaraldean, baina, ez da langabeziaren joera aldatu: 2013ko abenduan 3352 langabetu zeuden. 2014a, baina, 3428 langabeturekin itxi zuen Aiaraldeak, %2.2 gehiago.

Gakoa, Amurrio eta Laudion

Jaitsi egin da langabezia Euskal Autonomi Erkidego mailan. Duela urte bat baino 1.603 langabetu gutxiago daude. %0.96ko jaitsiera egon dela esan nahi du horrek.

Aiaraldean, baina, ez da langabeziaren joera aldatu: 2013ko abenduan 3352 langabetu zeuden. 2014a, baina, 3428 langabeturekin itxi zuen Aiaraldeak, %2.2 gehiago.

Gakoa, Amurrio eta Laudion

Datuak banan-banan hartuta, baina, ezberdintasunak topatu daitezke herrien artean. EAEko langabezi tasa %15.3koa da. Aiaraldeko herri gehienek tasa txikiagoa dute: Arakaldok %11.1koa du, Arrankudiagak %9.7koa, Urduñak %13.5koa, Okondok %10.7koa, Aiarak %10.1koa eta Artziniegak %12.1koa. Orozkok du baxuena, %8.

Eskualdeko bi herri handienetan, baina, erkidegoko bataz-bestekoa baino altuagoa da tasa: Amurrion %17koa da eta Laudion %19.1koa.

Langabetu gehienak zerbitzuen alorrekoak dira. Bigarren maila batean daude industriakoak, hirugarren maila batean aurretik lanik izan gabekoak, laugarren maila batean eraikuntzan aritzen direnak eta bostgarren maila batean nekazaritzatik datozenak. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide