Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2015ko urt. 16a, 10:10

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badaude ere, aste honetan hiru herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio, Orozko eta Amurrio.

Begin again

Laudion, larunbatean, urtarrilak 17, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Mark Ruffalo eta Keira Knightley protagonista: Begin again.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan hiru herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio, Orozko eta Amurrio.

Begin again

Laudion, larunbatean, urtarrilak 17, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Mark Ruffalo eta Keira Knightley protagonista: Begin again.

Konpositore-kidea diren Greta eta Dave bikotea New York-era habiatzen da, Dave-k disko-etxe garrantzitsu batekin sinatu baitu. Baina Dave-k lortutako arrakasta handia dela eta Gretarekin duen erlazioa hautsiko du. Lur-jota dagoen Gretak Dan disko exekutiboa ezagutzen du, elkarrekin lanean hasten direlarik.

John Carney Once, bere lehenengo filmaren, ildoa jarraituz film goxo eta dibertigarri bat eskeintzen digu. Musika bikainez beteriko film zoragarri bat.

Bajo la misma estrella

Orozkon igandean, urtarilak 18, Donibane Aretoan arratsaldeko 16:30ean, pasaden udako film arrakastatsuenetako bat: Bajo la misma estrella.

Hazel Grace Lancaster-ek hamasei urte ditu. Askotan gehiegi maite izaten duten gurasoak maite eta jasaten ditu. Hazel Gus Waters gaztearengan maiteminduta dago. Bikoteak duten osasun arazoen beldurrak eta liburuekiko maitasunak partekatzen dituzte. Hazeleren liburu maitatuena Peter Van Houten-en An Imperial Affliction liburua da. Peter ezagutu nahi du, eta azkenean Gus-eri esker lortuko duelarik.

Istorio hunkigarri bezain polit baten kontaketa, non gizakiaren sentimenduen mugak frogan jarriko dira.

Capitán America: El soldado de invierno

Orozkon ere, igandean, urtarrilak 18, arratsaldeko 19:00ean, ohi bezala Donibane Aretoan, Marvel-eko Los Vengadores taldeko partaide baten azken filma ikusgai: Capitán America: El soldado de invierno.

Amerika Kapitaina bezala ezagutzen den Steve Rogers Washington, D.C.-en mundu modernora moldatuz lasaitasun handiz bizi da. Baina S.H.I.E.L.D.-eko kide bateri erasotzen dietenean mundua arriskuan jartzen duen intriga trama batean murgilduko da. Amerika Kapitaina Alargun Beltzarekin elkartuko da etsaiari aurre egiteko asmoarekin. Bikoteak ustekabeko etsai bikainaren aurka borrokatu beharko du. Neguko Soldaduari aurre egiteko bikoteak Belatzaren laguntza izango du.

Akzioz beteriko film entretenigarri bat; maiatza honetan estreinatuko den Los Vengadores: La era de Ultron filmaren aurrekoa.

Incondicional

Aiaraldean asteburu honetan egongo diren emanaldiekin amaitzeko, Amurriora goaz. Kasu honetan, ostiralean, urtarrilak 16, arratsaldeko 19:30tan, Amurrioko Antzokian,  Santa Maria parrokiak antolatutako doako emanaldia: Incondicional.

Samantha Crawford-en visitas ezinho bea da: ezkontza bikain bat eta haurtzaroan idazten eta marrazten zituen istorioak arrakastaz argitaratu dira. Tamalez, ezusteko batean bere bizitza pikutara joango da; bere senarra Billy sentsugabeko egoera batean erailko dute. Sam bizitzeko ilusio eta itxaropena galduko du. Itxaropena, urte asko ikusi gabeko Joe laguna topatzean bakarrik bueltatzen hasiko da.

Mortadelo y Filemón contra Jimmy el cachondo

Amurrion ere, igandean, urtarrilak 18, arratsaldeko 17:30tan, Amurrioko Antzokian,  familia osoari zuzendutako animaziozko pelikula dibertigarri bat: Mortadelo y Filemón contra Jimmy el cachondo.

Mortadelo eta Filemón, TIA-ko agenteek, beraien adimen guztia jarri beharko dute Jimmy izeneko gaizkilea atxilotzeko asmoz. Jimmy, mundua hankaz gora jarri duen, egitasmo galgarri baten burua da; barre kutsakor maltzurgarri bat. Euren lanerako, Mortadelo eta Filemon-ek TIA agentziaren langile guztien “laguntza” jasoko dute: Vicente intendentearena, Bacterio iraklaslearena edota Ofelia idazkariarena.

Ibañez marrazkilariaren komikien xarma zineman goxatzeko aukera bikaina.

Magia a la luz de la luna

Amurrion ere, igandean, urtarrilak 18, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, urtarrilak 19, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, Woody Allen zuzendariaren azken lana: Magia a la luz de la luna.

20 hamarkadako Frantziako Kosta Urdinean kokatzen den Woody Allen-en pelikula honek mago batek medium baten benetako izaera azaleratzeko burutzen dituen saiaketak kontatzen dizkigu. Wei Ling Soo azti txinatarra garai horretako ospetsuenetako bat da, baina bere atzean Stanley Crawford britainiarra dago. Stanley-k benetako magia egiteko ahalmena duten espiritisten aurkari bortitza da.

Emma Stone eta Colin Firth protagonistak Manhattan-eko zuzendari “eroenaren” komedia erromantiko honetan.

 
 

Fitxa teknikoak

Begin Again

Zuzendaria: John Carney

Gidoilaria: John Carney

Aktoreak: Kiera Knightley, Mark Ruffalo, Adam Levine…

AEB, 2013. 104 minutu.

 

Bajo la misma estrella

Zuzendaria: Josh Boone

Gidoilaria: Scott Neustadter, Michael H. Weber eta John Green (liburua)

Aktoreak: Shailene Woodley, Ansel Elgort, Nat Wolff…

AEB, 2014. 126 minutu.

 

Capitán America: El soldado de invierno

Zuzendaria: Anthony Russo eta Joe Russo

Gidoilaria: Christopher Markus eta Stephen McFeely

Aktoreak: Chris Evans, Samuel L. Jackson, Scarlett Johansson…

AEB, 2014. 136 minutu.

 

Incondicional

Zuzendaria: Brent McCorkle

Gidoilaria: Brent McCorkle

Aktoreak: Lynn Collins, Michael Ealy, Bruce McGill…

AEB, 2012. 92 minutu.

 

Mortadelo y Filemón contra Jimmy el cachondo

Zuzendaria: Javier Fesser

Gidoilaria: Javier Fesser, Claro García, Cristóbal Ruiz eta Francisco Ibáñez (komikia)

Aktoreak: Karra Elejalde, Janfri Topera, Gabriel Chame…

Espainia, 2014. 91 minutu.

 

Magia a la luz de la luna

Zuzendaria: Woody Allen

Gidoilaria: Woody Allen

Aktoreak: Colin Firth, Emma Stone, Marcia Gay Harden…

AEB, 2014. 97 minutu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide