Aurten egingo dira hauteskunde sindikalak Aiaraldeko enpresa gehienetan. Lantegi batzuetan jada egin dituzte. Inauxan LABek 4 delegatu lortu ditu, UGTk 3 eta ELAk 2. LAB eta ELAk jaitsiera izan dute, duela lau urte 5 eta 4 ordezkari lortu baitzituzten. UGTk, berriz, gorakada nabarmena izan du lantegian, ordezkaririk ez izatetik 3 izatera igaro baita. Montajes Jauregin, berriz, ELAk 3 ordezkari lortu ditu, eta LAB eta CCOOk bana.
Aiala Vidrion ere egin dituzte bozketak, eta ELA nagusitu da 8 ordezkarirekin. LAB sindikatuak 3 eskuratu ditu eta UGT eta CCOOk bana. Instituzio publiko batzuetan ere egin dituzte hauteskundeaK: Laudioko Udalean ELAk bost delegatu lortu ditu eta LABek 4. Hezkuntza arloari dagokionez, Aresketa ikastolako bost ordezkariak LABekoak izango dira aurrerantzean.
Hurrengo bozketak
Urtarrilaren 20an Guardianeko, Tubacex-eko eta Amurrio Ferrocarril-eko kideen txanda iritsiko da. Maiatzean, berriz, JEZeko eta Tubos Reunidosekoek bozkatuko dute. Gometeguik, bere aldetik, uztailera arte itxaron beharko du.