EH Bilduk bost urte eman dizkio Foru Aldundiari Aiarako ur horniketaren arazoak konpontzeko

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko urt. 9a, 08:40

EH Bilduk bost urteko epea eman dio Arabako Foru Aldundiari Aiarako eskualdeak ur horniketaren arazoak konpondu ditzan. Arabako Biltzar Nagusietan aurkeztu duen mozioan, lanak premiaz egin behar direla gogoratu du, Europatik etor daitezkeen isunak saihestu ahal izateko. Hurrengo bilkuran landuko da gaia.

EH Bilduk bost urteko epea eman dio Arabako Foru Aldundiari Aiarako eskualdeak ur horniketaren arazoak konpondu ditzan. Arabako Biltzar Nagusietan aurkeztu duen mozioan, lanak premiaz egin behar direla gogoratu du, Europatik etor daitezkeen isunak saihestu ahal izateko. Hurrengo bilkuran landuko da gaia.

Helburu horrekin, edateko uraren horniketa bermatzeko Arabako Foru Aldundiak URA-rekin azpiegituraren finantzazioa adostu dezan planteatu du. Modu berean, beste hiru eskaera zehatz egin ditu: Arrastiako horniketa, Angostinako presatik Artziniegara doan erabat zaharkituta dagoen hoditeria berritzea eta Aiara Goienako Toki Erakundeetako arazoari behin betiko irtenbidea ematea legezko uraren kontzesiorik ez dutelako.

Bestalde, Markixanako EDAR garatzeko beharrezkoak diren lur sailak ematea eskatu dio EH Bilduk Arabako Foru Aldundiari, lotura lanak egin ahal izateko. Azkenik, Artziniegako saneamendu arazoei behin behineko soluzioa ematea eskatu du.

EH Bilduren biltzarkideak, Nerea Martinez Cerrillok, gogoratu duenez badira hogei urte Nerbioiko saneamendua interes orokorreko lana izendatu zenetik eta egun lanak ez dira hasi. Horren ondorioz, Nerbioi ibaiari hondakin-ura isurtzen jarraitzen dute bertako herriek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide