Hainbat jarduera gauzatuko dituela 2015ean iragarri du Elur Taldeak. Hasteko, bihar bertan Luz-Ardidenera joango dira eskiatzera. Txangoak 120 euro balioko du, 5 euro gehiago taldeko bazkidea ez bada interesduna eta 6 euro gehiago asegurua ordaintzeko. Garraioa, ostatua, igerilekua eta forfaita bermatuko du Elur Taldeak. Irteera 17:30ean izango da Amurrioko Telefonica-tik. Izena emateko bere atarira jo daiteke.
Txango horren ostean gehiago prestatuko dituzte; urtarrilaren 23an, otsailaren 6an, martxoaren 6an eta 20an eski alpinoa egitera hurbilduko dira Piriniotara, otsailaren 22an Baqueirara joango direlarik. Eski zeharkaldia ere praktikatuko dute, Ezcarayn apirilaren 18an eta Neuvillen maiatzaren 16an.
Udan ere piragua eta mendi ibilaldiak egiteko aukera emango dute.