Elikagaien landare-hondakinak onartuko ditu bosgarren edukiontziak

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2014ko abe. 29a, 08:02

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundeak bere web-atarian, eskualdeko herritarrentzako informazioa argitaratu du etxeko hondakinen zati organikoaren gaikako bilketan izan den aldaketaren inguruan.

Bizkaiko Foru Aldundiko Konpostegian onartzen diren hondakinak arautzen dituen Araudia aldatu ostean, aurrerantzean sukaldean prestatutako landare-hondakinak ere botatzeko aukera egongo da bosgarren edukiontzira edo edukiontzi marroira.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundeak bere web atarian, eskualdeko herritarrentzako informazioa argitaratu du etxeko hondakinen zati organikoaren gaikako bilketan izan den aldaketaren inguruan. Bizkaiko Foru Aldundiko Konpostegian onartzen diren hondakinak arautzen dituen Araudia aldatu ostean, aurrerantzean sukaldean prestatutako landare-hondakinak ere botatzeko aukera egongo da bosgarren edukiontzira edo edukiontzi marroira.

Aldaketa hori, Basaurin egindako esperientzia pilotuan du bere oinarria; izan ere, esperientzia horretan ikusi denez, etxeetatik jaso eta sukaldean prestatuta dagoen zati organikoaren kopurua oso txikia da, eta diluituta geratzen da konposta egiteko prozesuan. Ondorioz, ez da inongo eragin negatiborik ikusi amaierako produktuaren kalitatean.

Erabaki hau urteotarako europar ildoekin bat dator. Bertan, lehentasuna sortu egiten den konpost kopuruak markatzen du, produktu horren kalitatearen gainetik, nahiz eta kalitateari ere ez zaion uko egiten. Era berean, bi helburu lortzen laguntzen du: alde batetik, Bizkaiko Hiri Hondakinen Kudeaketarako 2005-2016ko Osoko Planean ezarritakoa (hiri hondakineko zati organikoaren gaikako bilketa osoaren %4), eta, bestetik,Hondakinen 2008/98/CE Zuzentarau Markoak ezarritakoa eta Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen bidezko Estatuko marko juridikoari egiten zaion transposizioan ezarritakoa: etxeko hondakinen eta antzeko hondakinen (udal mailakoak) %50 gutxienez, osotara, berriro erabiliak edo birziklatuak izan daitezen 2020rako. Sukaldean prestatutakolandare-hondakinak ere sartuta, gaikako bilketa eta birziklapena erraztu egiten da, eta berreskurapenerako helburu eta konpromisoetara hurbilarazten gaitu.

Erabaki horren berri, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko Foru Diputatua den Iosu Madariagak eman die eskualdeko zazpi udalerrietako Alkateei: Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko eta Ugao.

Beste alde batetik, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek egun gutxi barru beste informazio-kanpaina bati helduko dio ezarritako helburua lortzeko asmoz: Eskualdeko etxeen % 30ek bilketa sistema berrian parte hartzea, bosgarren edukiontzia edo autokonpostajearen bitartez. Informazio bigarren kanpaina hau honako ekintzen bitartez aurrera eraman egingo da: informazio-puntuak kalean, konpostaje-tailerrak, bosgarren edukiontzirako birziklapen-kita banatzeko puntuak, informazio-kartelak eta beste hainbat gehiago.

Honez gain, udalerri bakoitzean herritarrek ekimenarekin bat egiteko jarri dituzten lekuak ere martxan jarraitzen dute. Kasu guztietan, Udaletxean dago kokatuta leku hori, Arrankudiaga-Zollon izan ezik; non puntu hori, Jasangarritasunerako Eskualde Bulegoan dago.

Azkenik, Udaltalde 21ek adierazi duenez, gaikako bilketa honen arrakasta herritarren parte-hartzearen eta konpromisoaren emaitza zuzena izan da. Hori dela eta, herritar guztiei gai honen inguruko erantzukizuna hartzeko eta laguntzeko gonbita egin die materia organikoa bereizteko ohitura etxean bertan hasi dadin, bosgarren edukiontziaren edo konpostajearen bitartez.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide