Udako postal lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea bihar bukatuko da. Oraingoz, 170tik gora irudi jaso dira. Postal guztiak udakoargazkiak2014.aiaraldea.com webgunean daude ikusgai.
Guztira 5 kategoria bildu ditu aurtengo edizioak: selfie originalenak, eskualdeko argazki-postal onenak, atzerrikoak, jaietakoak eta umoretsuenak. Sail bakoitzean bi postal onenak aukeratuko ditu epaimahaiak. Lehenengo saria nekazal etxe batean 2 pertsonentzako egonaldia izango da, gosaria barne. Bigarrena, berriz, eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzako asteburuko otordua.
Parte-hartzeko hiru modu
Txapelketan prate hartzeko hiru modu daude, webgunean argazkia eta mezua norberak igotzea, Aiaraldea.com-eko eredakziora (688848152) whatsapp aplikazioaren bidez irudia eta mezua bidaltzea edo twitter sare sozialean argazki eta mezuari "@aiaraldea" eta "#eginklik" hastag-ak eranstea.