Urte berriaren eskutik heldu da 2015ean Amurrioko Arabiz Pilota Txapelketaren txanda ere, aurtengoan hirugarren urteurrena ospatuko du gainera.
24 pilotari kadeteen artean 10 aiaraldear daude Araba eta Bizkaiako pilota txapelketa horretan parte hartzen. 5 hilabetez arituko dira, maiatzean finala jokatuko dute.
Urtarrilaren 2an herriko frontoian aurkezpena egin bezain laster hasi egin ziren lehendabiziko norgehiagokak; Bideburu-Angulo bikoteak Escalona-Bengoa 22-13ko emaitzarekin menderatu zuen lehenik, ostean Mortajas eta Basabek Inora-Zubimendirekin berdina egin zuten 22-17 bukatu zelarik lehia.
Atsedenik ez Aretako Torneoan
Amurrioko txapelketk motorrak berotu bitartean Aretako frontoian ere partiduek aurrera jarraitzen dute. 19 urte azpiko kategorian Etxebarria-Urizar bizkaitarrek Aburuza eta Elizegi aise menderatu zituzten aurkaria 4 tantotan utziz eta senior kategorian, bestalde, Dorronsoro-Perez bikote arabarrak Aurtenetxe-Bilbaok osatutakoa 22-13 garaitu zituzten. 2015ean ere pilotak Aretako Frontoia hartuko du.