"Katuen koloniak kontrolatzea da gure helburua"

Erredakzioa 2015ko urt. 8a, 17:31

ESTIBALIZ DOMINGUEZ (Arespalditza, 1983) Amukatu Elkarteko kidea da. Elkarte berri horren helburua eskualdeko katu basatiak zaintzea da kontrolpean izateko. Lokala lortu dute Urduñan eta laster lanean hasiko dira Estibaliz eta gainontzeko kideak; Rubén Bermúdez, Ane Calongue, Belén Diego eta Andrea Vidal.

Zergatik pentsatu duzue animalien babeserako elkartea sortu behar dela?

Amurrion elkartu ginen Eroskin lan egiten duen neska batekin. Berak katu kolonia bat elikatzen du. Ikusi gintuen katuentzako janaria erosten eta galdetu zigun ea katurik genuen.

ESTIBALIZ DOMINGUEZ (Arespalditza, 1983) Amukatu Elkarteko kidea da. Elkarte berri horren helburua eskualdeko katu basatiak zaintzea da kontrolpean izateko. Lokala lortu dute Urduñan eta laster lanean hasiko dira Estibaliz eta gainontzeko kideak; Rubén Bermúdez, Ane Calongue, Belén Diego eta Andrea Vidal.

Zergatik pentsatu duzue animalien babeserako elkartea sortu behar dela?

Amurrion elkartu ginen Eroskin lan egiten duen neska batekin. Berak katu kolonia bat elikatzen du. Ikusi gintuen katuentzako janaria erosten eta galdetu zigun ea katurik genuen.

Horren harira animalien babeserako elkarte ezberdinetako 4 edo 5 pertsona elkartu ginen. Printzipioz asmoa da animaliak elikatzea baina dirua lortuz gero helburua da emeak esterilizatzea katuen kopurua kontrolik gabe ez hazteko.

Katu gaixoak zaintzen ditugu eta txikiei etxea bilatzen diegu, hori da gutxi gorabehera gure lana.

Amurrion hasi gara baina asmoa da eskualde osoan lan egitea.

 

Erreferenteren bat duzue?

C.E.S. proiektua hartu dugu erreferentetzat -prozedura katuen harrapaketan, esterilizazioan eta askatzean datza-. Kalean bizi diren katuak ez baitira ohitzen etxe batean bizitzera.

Bilbon, Gasteizen, Arrigorriagan eta Basaurin abiatu dute dagoeneko C.E.S. proiektua. Helburua da koloniak kontrolatzea.

 

Zuen proiektuak zeintzuk dira?

Urduña egon gara gaur bertan eta lokal bat utziko digute. Asmoa da katuak kalean jasotzea norbaitek bere etxea jaso ditzan.

Jaten dutena ere kontrolatu nahi dugu; janari egokia izan dezaten eta zaborretan jatea ekiditea, gaixotu ez daitezen.

Finean katu basatiak kontrolatzea nahi dugu elikadura eta osasunaren aldetik.

Amurrion ere proiektua aurkeztu dugu baina erantzunaren zain gaude.

 

Katuekin bakarrik lan egingo duzue orduan?

Printzipioz bai, elkartea ondo joango balitz txakurrekin lanean hasiko ginateke. Baina une honetan oso gutxi gara. Askoz gehiago ezin dezakegu egin.

 

Zein da katuen egoera eskualdean?

Osasuntsua. Erreskatatu ditugunak osasunaren aldetik ondo daude. Elikatuta daude jendeak janaria ematen dielako.

Baina ez daude kontrolpean. Badaude koloniak 15 edo 20 katuk osatzen dituztenak eta hori kontrolatu behar da.

Katu gehienak kalean jaio dira zuzenean.

 

Elkartea sortu baino lehen beste elkarte batzuetan aritu zarete, ezta?

SOS Bilbo elkartekoak gara pare bat, beste bat SOS Felinos elkartekoa... guztiok gaude harremanetan animalien babeserako elkarteekin. Batzuk boluntarioak dira eta aterpea garbitzera joaten dira.

Baina gure elkartea sortzea erabaki dugu orain.

Elkarte guztiak gainezka daude eta ekarpen ekonomikorik ez dutenez jasotzen, katu berririk eramatekotan nekez hartzen dute, gehiegi baitituzte.

Eta hemen abandonatutako katuak ere badaude. Hemen ere horrelako elkartea beharrezkoa da.

 

Ekintza publikoren bat egingo duzue elkartea aurkezteko?

Momentuz identifikazio fiskal kodea gaude egiten. Gero triptikoak banatuko ditugu eta zerbait antolatzea ondo legoke, baina prozesuan gaude oraindik.

 

Eta norbaitek lagundu nahi badu edo katu bat topatzen badu, nola jar daiteke zuekin harremanetan?

Facebook kontua daukagu, Amukatu Elkartearen izenean. Bertan telefono zenbakia eta helbide elektronikoa topatuko dute (amukatu@gmail.com, hain zuzen).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide