Abenduaren 27an Izarra Euskadiko ziklokros txapelketa burutu zen. Gogortasun handiko proba izan da, lokatza ugaria izan baitzen lasterketan. Euria ere agertu zen eta batez ere hotzak txirrindulariak ez ditu kikildu.
Lasterketa Javier Ruiz De Larrinagak irabazi zuen Aitor Hernandezi minutu bateko aldea aterata. Bi txirrindulari horiek beste maila batean daude eta naiz eta Aitor Hernandez denboraldiko lasterketak irabazi dituen Larrianagak mendean hartu du.
Aiaraldeko txirrindulariei buruz esan behar da maila guztietan partaidetza nabarmena izan dela baina azpimarratu behar diren emaitzak hauek dira:
Luisa Ibarrolak bigarren postua lortu du emakumezko kadeteen artean eta gizonezkoen artean Joseba Otaolak laugarren postua lortu duelarik.
Junior mailan Josu Albizua eta Julen Latorreren lana goraipatzekoa da laugarren eta bosgarren izan direlarik urrunez urren.
Master mailan Llodiana, Orduñesa eta Aiala S. C taldeko txirrindulariak egon dira eta aipagarriena Josu Isasiren sailkapena izan da, laugarren igaro da helmugatik 30 urte gorakoen artean.
Azkenik eta aipagarriena Gotzon Martin orozkoarraren garaipena izan da Sub23 mailan.
Ziklokros denboraldia bukatzeko 3 lasterketa bakarrik falta dira. Urtarrilaren 4an Ormaiztegin jokatuko da Gipuzkoako txapelketa, Gueñesen 18an izango da eta denboraldiko azkena 24an Abadiñon izango da.