Disko berriak urtea agurtzeko: Five Corners, Priscilla Band, Politburo...

Erredakzioa 2014ko abe. 30a, 13:00

Aiaraldeko musika ekoizleek azken bultzada eman diote bere jarduerari eta zenbait proiektu kaleratu dituzte. Amurrioko Five Corners rock taldeak bere disko berria “Nork bere bidea” aurkeztu du dagoeneko kontzertuen bitartez, Amurrion eta Laudion hain zuzen. Badok musika plataforman zenbait abesti entzuteko parada dago, interesa izanez gero.

Aiaraldeko musika ekoizleek azken bultzada eman diote bere jarduerari eta zenbait proiektu kaleratu dituzte. Amurrioko Five Corners rock taldeak bere disko berria “Nork bere bidea” aurkeztu du dagoeneko kontzertuen bitartez, Amurrion eta Laudion hain zuzen. Badok musika plataforman zenbait abesti entzuteko parada dago, interesa izanez gero.

Priscilla Band Fnac-en

Priscilla Band eskualdeko herri ezberdinetako musikariek osatzen dute, Amurrio, Artziniega eta Laudiokoak besteak beste. Urtarrilaren 8an kaleratuko dute bere bigarren diskoa; “Xalala kale”. Egun berean kontzertua eskainiko dute doan Bilboko Fnac dendan Bi Fm irratiak lagundurik. Kontzertu ugari izan ditu funk taldeak 2014an eta gehiago emango ditu 2015ean bere diskoaren eskutik.

Politburo Recording Fiasco disketxea

Bestalde, Politburo Recording Fiasco eskualdeko musika zigilu independenteak bi disko kaleratu ditu urte amaieran; Los Nitxos eta Viva Bazooka taldeenak, alegia. Talde biak Gasteizkoak dira nahiz eta musika mota ezberdina lantzen duten; post-punk egiten du Los Nitxos-ek eta bikote instrumentala da Viva Bazooka. Binilo diskak dira biak.

Perdido Entre Ilusiones bakarlariak ere diskoa egin du urte amaieran eta Mankaos talde laudioarrak laster hasiko du bere hurrengo diskoaren grabaketa, maketa egin ostean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide