Urte Zahar eguna, kirolez betea: San Silbestre lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko abe. 29a, 13:27

Abenduaren 31n aukerarik ez da faltako eskualdean urtea kirola egiten amaitzeko. Orozkoko duatloiak XXI. edizioa egingo du eta Urduñan San Silbestre lasterketa jokatuko da. Beste herrietan mendia izango da protagonista.

Urteko azken egun egun berezia, ospakizunez betea, eta kirolak -egunez- leku garrantzitsua izaten du horietan. Aiaraldean ere ez dira gutxi izango aurten antolatuko diren kirol-ekitaldiak.

Abenduaren 31n aukerarik ez da faltako eskualdean urtea kirola egiten amaitzeko. Orozkoko duatloiak XXI. edizioa egingo du eta Urduñan San Silbestre lasterketa jokatuko da. Beste herrietan mendia izango da protagonista.

Urteko azken egun egun berezia, ospakizunez betea, eta kirolak  -egunez- leku garrantzitsua izaten du horietan. Aiaraldean ere ez dira gutxi izango aurten antolatuko diren kirol-ekitaldiak. Urduñan, adibidez, zazpigarren urtez antolatu dute San Silbestre lasterketa. Oso zabalduta daude sansilbestreak Euskal Herri osoan, baina gure eskualdean Urduñakoa da bakarra. 18:30ean izango da Foru Plazan eta ume eta nagusien kategoriak izango dira. Orozkon, berriz, duatloia da San Silbestre egunean dagoeneko benetako klasikoa bihurtu den proba; bertoko zein inguruetako kirolari asko batzen da, eta urtetik urtera parte-hartzaileen kopuruak gora egin izan du, gainera. Sona handiko jendea hurbildu izan da gainera Orozkora abenduaren 31n: Virginia Berasategi, Iban Mayo, Juanito Oiarzabal eta beste asko. 16:30ean hasiko da.

Mendi-irteerak Amurrion, Okondon eta Artziniegan

Baina Euskal Herria ohitu zabaldurik bada urteari agur esateko, mendi tontorretara igotzea da. Horren adibide dira Gorbeiaganen batzen diren milaka lagun. Asko izango dira betara joango diren aiaraldearrak. Baina horretaz gian bertoko mendi-elkarteek euren deialdiak egiten dituzte inguruko mendietara igotzeko. Hala nola, Mendiko Lagunak taldeak, ohi lez, Iturrigorrin ospatuko du urte bukaera; 9:00an abiatuko dira telefonikatik eta 12:30ean brindisa eta txostorrada egingo dute aterpean. Okondoko Ganekogorta Mendi Taldekoek ere 9:00etan dute hitzordua hain zuzen ere Landetatik Ganekogorta mendira igotzeko. Azkenik, Artziniegako Ganzorrotz taldeak Peñalba mendian ospatuko du eguna hamaiketako batekin.

Ia 300 korrikalari atzo Amurrioko Herri Krosean

Bestalde, atzo Amurrion herri krosaren III. edizioa jokatu zen eguerdian. Euria eta hotzari aurre eginez, ia 300 korrikalari abiatu ziren Frontoi kaleko irteeratik 8,5 km-ko ibilbidea betetzeko. Oinkariak Atletismo Taldeko antoilatzaileak oso pozik azaldu dira jendeak emandako erantzunagatik eta izan zen giroagatik.

Sailkapenari dagokionez, emakumezkoetan Esther Trueba kantabriarra izan zen azkarrena, 32 min eta 53 segundoko denborarekin, eta ondoren sartu ziren Amaia Bernal eta Nerea Amezcua.  Naiara Lekanda izan zen Aiaraldeko lehen sailkatua, 4. postuan. Gizonezkoetan Alvaro Barral laudiarrak irabazi zuen, 27:46an helmugaratuta, eta hamar segundora bere taldekide Josu Apraiz sartu zen. Podiuma Palentziako Félix Quircek osatu zuen.

Lasterketak berdintasuna aldarrikatzeko ere balio izan zuen, eta omenaldia egin zitzaion Eufemia Gómez atleta ohiari, atletismoaren alde eta emakumezkoen kirolaren alde egindako lanagatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide