"Ohiko alderdiek utzi diguten egoeraz gogaitu gara"

Aitor Aspuru Saez 2013ko aza. 15a, 10:53

ALVARO BARRIOS(Laudio, 1976) Omnia talde independienteko kidea da. Beste plataforma independiente eta norbanakoekin batera Ikune ekimena aurkeztu du Laudion eta Eusko Autonomia Erkidegoan. Ekimenak dituen asmoak azaldu ditu.

Zer da Ikune?

Ikune hitza sortu dugu i- hizkia -iniziatibatik hartuta- eta “kune” hitza batuz. Esperantoz, “kune”-ren esanahiak elkarrekin adierazten du.

Ekimena Euskadiko mugimendu independientean sortu da, herritarren partaidetza bideratzeko.

ALVARO BARRIOS (Laudio, 1976) Omnia talde independienteko kidea da. Beste plataforma independiente eta norbanakoekin batera Ikune ekimena aurkeztu du Laudion eta Eusko Autonomia Erkidegoan. Iniziatiba duen asmoak azaldu ditu.

Zer da Ikune?

Ikune hitza sortu dugu i- hizkia -iniziatibatik hartuta- eta “kune” hitza batuz. Esperantoz, “kune”-ren esanahiak elkarrekin adierazten du.

Ekimena Euskadiko mugimendu independientean sortu da, herritarren partaidetza bideratzeko.

Pertsonek pertsonentzat egindako ekimena da, ohiko alderdiek utzi gaituzten egoeraren ondorioz gogaitu baikara.

Erabakiak hartzerakoan herritarren ahotsek bidea izan dezaten alternatiba eskaini nahi dugu. Herritarren ahotsa izan nahi dugu.

Nola sortu zen ekimena?

Ikune sortu zen Euskadiko Talde Independienteen Elkartean. Bi urte eman ditu elkarteak elkarlanean. Talde batzuek sustatu zuten: Etxebarrikoak, Abadiñokoak, Zanbranakoak, Muskizekoak, Laudiokoak, Aiarakoak, Mungiakoak, Plentziakoak, Gorlizekoak eta Getxokoak.

Elkartean dauden gainontzeko taldeak baloratzen ari dira asanbladetan sartzea, baina pertsonalki horien kide asko Ikuneko kideak dira.

Garrantzitsuena da independienteen ordezkaririk ez dagoen herrietatik jende asko hurbildu zela talde bat sustatzeko bere herritan.


Zertan oinarritzen da Ikune?

Ikunek hiru kontzeptutan oinarritzen du bere lana:

-Glokalizazioa: modu modu globalean pentsatzeko eta tokiko esparruan eragiteko gaitasuna. Honek suposatzen du herritarretik ordezkarietara doala parte hartzea, eta ez aldrebez. Aldi berean, bermatzen du tokiko talde bakoitzak bere independentzia mantentzea erabakiak hartzeko unean.

-Herritarren partaidetza: plataformaren erabakiak, programak eta izaera partehartzaileak izango direa. Modu horretan, ordezkariek, egongo balira, horretan oinarrituko lirateke erabakiak hartzeko.

-Giza eskubideak: dena gera daiteke partaidetzaren esku baldin eta iniziatibaren balioak eta giza eskubideak errespetatzen baditu.

 

Zer alternatibak landuko ditu Ikunek epe motz eta ertainean?

Epe motzean Ikunek planteatuko du programa partehartzailea sortzea. Horretarako partaidetza birtualaren tresna erabiliko du eta bi hilean behin herri ezberdinetan egingo diren asanbladak. Bilera horietan agertuko dira eztabaidatzeko gaiak diziplina ezberdinetako taldeen bitartez.

Epe luzean partaidetza irekiaren helburua izango du Ikunek, ez bakarrik kideentzat, baizik eta prozesuan parte hartu nahi duen ororentzat.

 

Egindako ibilbidearen inguruan zein da zuen balorazioa?

Orain arte egindako lana gogorra izan da. Bi urteko lan izugarria izan da taldeak harremanetan eta jartzea.

Koordinatzaile gisa lau lerro garrantzitsu jarraitu behar ditut:

-Egitura juridikoaren sorrera tokiko esparrua gainditzen dituzten ekimenak abiatzeko.

-Talde independienteak ez dauden herrietan talde berrien sorrera sustatzea.

-Proiektua zabaldu eta aldi berean pertsona berriak gehitu ekimenera.

-Akordio eta sinergiak bilatzea aurreko hiru kontzeptuak onartzen dituzten talde eta ekimenekin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide