Baraualdiak eta espetxera martxa "Denak ala inor ez" lelopean

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2014ko abe. 18a, 09:21

Ernai gazte antolakundeko kideak eskualdeko zenbait herrietan dinamika berria garatuko dute hurrengo asteetan. “Denak ala inor ez” dinamika sortu zuten bezala preso eta iheslarien aldeko konpromiso eta praktikak aurrera eraman ahal izateko, ekimen horren barruan “11 konpromiso, askatasunerantz!” lemapean, abenduaren 19tik 30era bitarte eskualdean baraualdiak eta hainbat ekimen antolatuko dituzte. Abenduaren 30ean espetxera egingo duten martxarekin bukatuko dute.

Asteburuan zehar “Denak ala inor ez” guneak zabalduko dituzte Laudio, Amurrio eta Orozkoko plazetan eta zenbait gazte baraualdian dauden bitartean, preso eta iheslarien aldeko keinuak egiteko aukerak emango dituzte. Horren ostean eta abenduaren 30ean egingo duten espetxera martxa bitartean, senideen hitzaldiak eta hainbat ekimen antolatuko dituzte Aiaraldean zehar.

Denak ala inor ez leloak dioen moduan, azken preso eta iheslaria etxean izan arte borrokan jarraituko dutela adierazi dute eta hori lortzeko ezinbestekotzat ikusten dute gazte guztien konpromiso eta ekarpena. “Konpromiso txiki zein handi, guztion indarraz lortuko dugu preso eta iheslariak etxeratzea.”

Horretarako “11 konpromiso, askatasunerantz!” abiatu dute edozein motatako konpromisoak direlarik hartzeko; banderola bat jarri etxean, senideei bisitak egitera lagundu, mobilizazioetan parte hartu, gutunak idatzi... eta gazte guztiak animatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide