“Aiaraldeko etxeak ilusioz eta euskaraz betetzera gatoz”

Txabi Alvarado Bañares 2014ko abe. 22a, 10:31

OLENTZERO eta MARIDOMINGI oso lanpetuta daude egun hauetan, abenduaren 24an hainbat etxetik igaro beharko baitira. Hala ere, tartetxoa egin diote Aiaraldea.eus-i eta elkarrizketa erantzun dute haien baserrian.

Aste bat baino gutxiago falta da Gabonetarako. Urduri?

Olentzero: Bai, urduri. Urte-ro-urtero jartzen gara urduri. Ez da ez erronka makala aurrean daukaguna, ez horixe!

OLENTZERO eta MARIDOMINGI oso lanpetuta daude egun hauetan, abenduaren 24an hainbat etxetik igaro beharko baitira. Hala ere, tartetxoa egin diote Aiaraldea.eus-i eta elkarrizketa erantzun dute haien baserrian.

Aste bat baino gutxiago falta da Gabonetarako. Urduri?

Olentzero: Bai, urduri. Urte-ro-urtero jartzen gara urduri. Ez da ez erronka makala aurrean daukaguna, ez horixe!

Mari Domingi: Baina, urduri egoteaz gain, pozik ere ba-gaude. Ederra da dugun misioa: Aiaraldeko, Euskal Herriko zein Munduko etxeak ilusioz betetzea. Horren aurrean, oso urduri egon arren, ez dago geldituko gaituenik!

 

Dena prest, beraz, abenduaren 24ko gauerako?

Mari Domingi: Oraindik detaile txiki batzuk zehaztea falta zaigu, eta oparien zaku guz-ti-guztiak oraindik ez daude beteta. Astoa kortatik atera eta apaintzea ere falta zaigu... egun hauetan zehar lan asko izango dugu Olentzero eta biok egiteko, baina lortuko dugu!

 

Eta gutun asko jaso dituzue?

Olentzero: Baaaaai, asko, asko, asko.

Mari Domingi: Munduko txoko askotako haurren gutunak jaso ditugu: Afrikatik, Hego-Amerikatik edota Txinatik... eta baita Aiaraldetik ere.

 

Aiaraldetik zenbat gutun jaso dituzue?

Mari Domingi: Milaka. Izan-go dira 2000-3000 inguru. Oso anitzak denak: Ume, gura-so zein aiton-amomen gutunak jaso ditugu eta!

 

Zer esango zeniekete oraindik gutuna bidali ez dutenei?

Mari Domingi: Lasai egoteko, oraindik denbora dute eta gu-tuna bidaltzeko. Hartu dezatela arkatz edo boligrafo bat eta animatu daitezela gutuna idatzi, marraztu edo irudikatzera.

Olentzero: Hori da! Eta ber-din dio nola idazten duten. Ondo edo gaizki, trebe edo trakets, euskaraz egiten saiatzen badira ez dugu ulertzeko arazorik izango!

 

Kostatu zaizue horrenbeste opari lortzea?

Mari Domingi: Bai, opari asko dira eta! Baina apurka-apurka bagoaz gutunetan azaltzen diren zerrendetako gauza biltzen. Aiaraldeko dendetatik aritu izan gara opari horietako askoren bila, eta inguruko ekoizleei ere eskatu dizkiegu gauzak: egurrezko opariak zurginei, negua bero-bero pasatzeko artilezko jantziak baserritarrei...

Olentzero: Jostailu zahar edo hondatuak hartu eta gure lagun galtzagorriekin batera konpontzen ere ematen dugu denbora. Opari bat, berria izatea baino, jostagarria izatea baita garrantzitsuena!

 

Ikatza edo opariak, zer bana-tuko duzue gehiago?

Olentzero: Denetarik. Ikatza merezi duen jende asko dago munduan, baina guk Aiaraldeko etxeak opariz, ilusioz eta euskaraz betetzera gatoz.

Mari Domingi: Ikatza ez da berez txarra, neguan sua egin eta etxea berotzeko balio du. Ikatzak ere balio dezake ilusioa elikatzeko, bidea argitzeko, euskara pizteko.

 

Zer esango zeniokete orain-dik zer opari eskatu ez dakienari?

Mari Domingi: Ba egongo dela hortik ilusioa piztuko dion zeo-zer. Ez du zertan opari bat izan: familiarekin edo lagunekin igarotzeko denbora, aurrera begira jarraitzeko indarra... denetarik ekarri dezakegu!

 

24an Aiaraldeko kaleetatik ikusi ahalko zaituztegu?

Mari Domingi: Baaaai, noski! Urtero-urtero hartzen dugu parte Aiaraldeko herrietan antolatzen diren kalejiretan.

Deialdi guztiak oraindik lotuta ez dauden arren, ia herri guztietan egongo garela ziurtatu dezakegu.

Olentzero: Hala da, bai. Ilusio asko egiten digu aiaraldeko jendearekin batzeak. Familiak batera ikusten ditugu, lagunak koadrilan eta parrandan, giro polita sortzen da herrietako

kaleetan. Eta kaleetatik soilik ez, eskoletan ere egongo gara, gure ikazkin laguntzaileekin eta gure astoarekin batera.

 

Gabonak bukatuta, zer egiten dute Olentzero eta Mari Domingik?

Mari Domingi: Deskantsatu! Horrenbesteko lanaren ostean merezi dugu ta! Opor egun batzuk hartuko ditugu Olentzerok eta biok, eta Mallorca aldera joango gara, eguzkia hartu eta hondartzan bainatzera.

Olentzero: Hala da! Baina, negua pasatu arren, gabonetan sustatzen ditugun baloreak bultzatzen jarrituko dugu Mari Domingik eta biok: elkartasuna eta euskara. Gabonetan bereziki nabarmenak egiten diren baloreak izan arren, urte osoan zehar piztuta mantendu beharrekoak dira eta!



 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide