Euskararen eta hiztunen egoera Araban aztertuko dute Artium Museoan

Erredakzioa 2014ko abe. 16a, 16:27

Arabako hizkuntzak eta hiztunak mundu eleanitzean lelopean euskararen egoeraren inguruan hausnartuko dute hainbat adituk Artium Museoan bihar eta etzi.

Arabako hizkuntzak eta hiztunak mundu eleanitzean lelopean euskararen egoeraren inguruan hausnartuko dute hainbat adituk Artium Museoan bihar eta etzi.

Arabako Foru Aldundiak antolatu ditu jardunaldiak eta sarrera doakoa izango da. Bi egunetan eredu bera erabiliko dute, bihar Javier de Andrések aurkezpena egingo duelarik 18:30ean.

Horren ostean Joakin Gorrotxategik hartuko du hitza “Arabako (eta inguruko) hizkuntzak antzinatean” hitzaldia eskaintzeko. Gero Koldo Zuazok eta Elena Martinez de Madina mintzatuko dira, “Arabaren lekua euskalkien sorkuntzan” eta “Arabako toponimia: gure hizkuntzen lekuko” solasaldiekin hurrenez hurren.

Eguna bukatzeko mahai-ingurua gauzatuko dute hiru hizlariek, Gidor Bilbao koordinatzaileak eztabaida zuzenduko duelarik.

Abenduaren 18an hiztunak izango dira ardatza. Hasteko, 18:30ean Jose Mari Velez de Mendizabalenak “Hiztunak Arabako gizarte desberdinetan XX. Mendean” saioa gidatuko du. Ondoren, Iñaki Martinez de Luna arituko da “Arabako hiztunak XXI. mendeko eleaniztasunean” hitzaldiaren bitartez eta Esti Amorrorturen txanda helduko da horren ostean “Hizkuntza-identitatea eta legitimitatea euskararen hiztun berriengan” solasaldiaren eskutik.

Jardunaldiak hiru hizlarien mahai-inguruarekin bukatuko dira eta Ane Pedruzo koordinatzaileak gidatuko du iritzi trukaketa.

Antolatzaileek itzulpen zerbitzua eskainiko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide