Errusia eta Bielorrusiako umeak hartzeko deialdia zabaldu du Bikarte Elkarteak

Erredakzioa 2014ko abe. 15a, 10:44

Gaur 38 adintxiki heldu dira Errusia eta Bielorrusiatik Loiuko aireportura. Bikarte Elkarteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sendiekin harremanetan jarri da gazteek Gabonak EAEn igaro ditzaten.

Bikarteren helburua da “inguru kutsatuetan eta muturreko klimadun eskualdetan, umezurztegi edo familia desegituratuetan bizi diren ume hauen osasun eta garapenean onura” eragitea.

Gaur 38 adintxiki heldu dira Errusia eta Bielorrusiatik Loiuko aireportura. Bikarte Elkarteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sendiekin harremanetan jarri da gazteek Gabonak EAEn igaro ditzaten.

Bikarteren helburua da “inguru kutsatuetan eta muturreko klimadun eskualdetan, umezurztegi edo familia desegituratuetan bizi diren ume hauen osasun eta garapenean onura” eragitea.

Horretarako elkartetik deialdia zabaldu dute udan ere familiek Bielorrusia eta Errusiako neska-mutilak har ditzaten. Hilabetea Euskal Herrian eman ez ezik, Bikartek bilatzen du euskal familien eta gazteen artean ere harremana sustatzea, postaz eta telefonoz harremana mantendu dezaten harrera errepikatzeko.

30 harrera gehiago lortu nahi dituzte hurrengo udan eta 70 errepikatzea, guztira 100 gazte ekarri nahi dituztelarik.

Elkartasun ekimenean parte hartzeko 658 71 35 52 (Araba) 605 70 90 19 ( Bizkaia) deitu dezakete interesdunek edota bikarte@yahoo.es posta elektronikoa erabili; www.bikarte.com web orrialdean eta facebooken informazio zehatzagoa dago eskura. Aiaraldean ere taldea dauka Bikarte elkarteak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide