Jostailu bilketa, Amurrioko Asia Eskaut Taldeak antolatuko du, abenduak 14rako. Jasotako jostailu guztiak, haur behartuei emango dizkiete, haien Gabonak hobetuz. Eguraldi ona egiten badu, herriko plazan egongo dira eta euroa eginez gero San Antonen. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 15:00etara egongo dira bilketan.
Elikagai bilketa, Artziniegako udalak antolatzen du (Arabako Elikagai Bankuarekin batera), abenduaren 12 eta 13an. Arabako Elikagai Bankuak, laguntza behar duten familiei laguntza ematen saiatzen da, eta Artziniegako udalak pasaden urtetik laguntza ematen du. Ekintza aurrera eramateko, Arteko Gure Ama herri eskola eta parrokiaren laguntza beharrezkoa da. Pasaden udaberrian, elikagai bilketa bat egin zen eta elikagai tona bat jasotzea lortu zen, eta oraingoan errekora egin nahi da. Bilketa leku desberdinak egongo dira bi egun horietan herri osoan zehar: Unide supermerkatua, Jakitoki, La despensa de la abuela, Izar frutadenda eta Suma supermerkatua. Puntu horietan, bolondresak egongo dira elikagaiak jasotzeko. Normalean ikusten diren elikagaiez gain, Elikagai Bankuak gogorarazten du haurrentzako janariak, fardelak edota garbiketa produktuak ere beharrezkoak direla. Baita ere, errekomendagarria da aldez aurretik sukaldatuak dauden elikagaiak ematea, leku askotan jendea ez duelako ezta janaria sukaldatzeko aukera. Horrez gain, Artziniegako Udalak eskerrak eman nahi die parte hartzen duten pertsona guztiei.