Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan hiru herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Okondo, Laudio eta Amurrio.
Persépolis
Okondon, ostiralean, abenduak 12, Okondoko Eskolan arratsaldeko 19:00ean, animaziozko film hunkigarri bezain zoragarri bat: Persépolis.
Marjane Satrapi, hamar urteko, neska irandar bat da. Maleziagabeko ikuspuntu batetik iraultza sozial eta politiko baten testigu izango da, bere familia kolokan jarriko duen eraldaketa bat. Bizimodu ireki bat duen familia batentzako, Iranen biziko duten iraultza fundamentalista kontraesan bat izango da: alde batetik, Pertsiako Sha-ren erreinua amaituko da, baina askatasuna lortu beharrean, erlijioaren menpe ikusiko dira orain. Egoera hau medio, familia Austriara ihes egin beharko du, Marjane-ren bizitza guztiz aldatuz. Hemendik aurrera dena ezberdina izango da, nahita nahi ez.
Marjane Satrapi-ik bere bizitza kontatzen zuen izen bereko komiki batean oinarritutako pelikula hau, Iran eta munduan pasaden mendeko azken urteetan bizitako eraldaketetan murgilduko gaitu, emakume baten ikuspegitik. Guztiz gomendagarria den istorio bat.
El Gran Hotel Budapest
Laudion, larunbatean, abenduak 13, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Wes Anderson zuzendari bikainaren azken lana: El Gran Hotel Budapest.
Gustave H., sona handiko atezaina, Zero Moustafarekin, bere babesean hartuko duen langilearekin, adiskidetu egingo da. Gustave biziki estimatzen duen andra batek oso baliotsua den margo bat utziko dio herentzia gisa zendu egiten denean. Horren kariaz, familiarekin zenbait gorabehera suertatuko dira. Hau guztia gertatuko da Europan aro gatazkatsua bizi izaten ari den bitartean.
Urrezko Globoetarako lau izendapen lortu ditu aste honetan komedia dibertigarri honek: filma onenari, zuzendari onenari, aktore nagusi onenari (Ralph Fiennes) eta gidoi onenari. Dudarik gabe, ikusi beharreko pelikula bikain bat.
Antboy: Pequeño héroe
Aiaraldean asteburu honetan egongo diren emanaldiekin amaitzeko, Amurriora goaz. Kasu honetan, larunbatean, abenduak 13, arratsaldeko 17:30tan, Amurrioko Antzokian, herriko txikienei zuzendutako abenturazko pelikula dibertigarri bat: Antboy: Pequeño héroe.
Pelle izeneko hamabi urteko gazte lotsati bat superheroi batean bihurtuko da inurri bitxi eta berezi baten ziztada jaso ondoren. Komiki zale amorratua den Wilhem lagunarekin bat, bere nortasun sekretua martxan jarriko du: Antboy.
Kenneth Bøgh Andersen idazlearen umeei zuzendutako liburu bildumaren zinemarako moldaketa dugu honako pelikula hau, guztiz entretenigarria.
Perdida
Amurrion ere, astelehenean, abenduak 15, arratsaldeko 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, Ben Afleeck aktorearen eta David Fincher zuzendariaren azken lana: Perdida.
Bere bosgarren ezkontza-urteurrenean, Nick Dunne-k Amy bere emazte eder eta eztia misteriotsuki desagertu dela informatzen du. Baina poliziaren eta komunikabideen presioaren eraginez senar-emaztearen erlazioaren erretratu zoriontsua kolokan jartzen hasten da eta Nick-ek duen portaera erabat arraroa bihurtzen da. Nick izan al da Amyren desagerpenaren arduraduna?
Gillian Flynn-en Galduta best-sellerraren moldaketa dugu honako film hau. Aste honetan, pelikulak Urrezko Globoetarako lau izendapen jaso ditu, David Fincher zuzendariaren lana barne.
Fitxa teknikoak
Zuzendaria: Marjane Satrapi eta Vincent Paronnaud
Gidoilaria: Marjane Satrapi eta Vincent Paronnaud
Aktoreak: Chiara Mastroianni, Catherine Deneuve, Gena Rowlands…
Frantzia, 2007. 96 minutu.
Zuzendaria: Wes Anderson
Gidoilaria: Wes Anderson eta Stefan Zweig (Idazkiak)
Aktoreak: Ralph Fiennes, Tony Revolori, F. Murray Abraham, Mathieu Amalric…
AEB, Alemania eta EB, 2014. 100 minutu.
Zuzendaria: Ask Hasselbalch
Gidoilaria: Anders Ølholm eta Kenneth Bøgh Andersen
Aktoreak: Oscar Dietz, Amalie Kruse Jensen, Samuel Ting Graf…
Danimarka, 2013. 77 minutu.
Zuzendaria: David Fincher
Gidoilaria: Gillian Flynn (Gidoia eta liburua)
Aktoreak: Ben Affleck, Rosamund Pike, Neil Patrick Harris…
AEB, 2014. 149 minutu.