Aiarako Ur Partzuergoaren 2015erako aurrekontua onartu dute

Erredakzioa 2014ko abe. 10a, 12:20

1.769.700 eurokoa izango da Aiarako Ur Partzuergoaren 2015eko aurrekontua. Hori onartu zuten partzuergoaren iragan asteko bilkuran. Aurrekontua onartzeaz gain, datorren urterako udal eta batzar administratiboentzako ur-tasa ere onartu zuten bilkuran: 0.373 euro ordaindu beharko dute Artziniega, Amurrio, Aiara, Okondo eta Laudioko Udalek ur metro kubiko bakoitzeko. Horrek %0.19ko igoera suposatzen du. Partzuergotik adierazi dutenez, ur-horniduraren gastuak igo egin dira eta kontsumoa jaitsi, eta horrek tasa igotzea dakar nahitaez, gastuak kitatu behar direlako.

1.769.700 eurokoa izango da Aiarako Ur Partzuergoaren 2015eko aurrekontua. Hori onartu zuten partzuergoaren iragan asteko bilkuran. Aurrekontua onartzeaz gain, datorren urterako udal eta batzar administratiboentzako ur-tasa ere onartu zuten bilkuran: 0.373 euro ordaindu beharko dute Artziniega, Amurrio, Aiara, Okondo eta Laudioko Udalek ur metro kubiko bakoitzeko. Horrek %0.19ko igoera suposatzen du. Partzuergotik adierazi dutenez, ur-horniduraren gastuak igo egin dira eta kontsumoa jaitsi, eta horrek tasa igotzea dakar nahitaez, gastuak kitatu behar direlako.

Aurrekontu horrekin datorren urtean egingo diren inbertsioen artean, honakoak daude: Artziniegako urtegia eta Laudioko San Bartolomeko araztegia Izoriako kontrol-gunera lotzea edota San Bartolome, Lexartzu eta Artziniegako ur-biltegiak berritzea. 300.000 euro inbertituko dira horretan.

EAJ, aurrekontuarekin ados

Eusko Alderdi Jeltzalea aurrekontuaren alde azaldu da. EAJk aurrekontuen alde bozkatu zuen, baldintza batekin: bulego bat erosteko baliatuko ziren 337.000 euroak “ur-hornidura bermatzeko beharrezkoak diren azpiegitura batzuk” finantzatzeko erabiltzea.

Hala, diru hori 2016an egitea aurreikusia zegoen berrikuntza bat aurreratzeko baliatuko dela azaldu dute jeltzaleek: Artziniegako presaren urrutiko aginterako kontrolaren birmoldaketarako. “Erregistroen kudeaketan garrantzia duen elementu bat da, presaren segurtasunerako eta datuen kudeaketarako balio duena”, adierazi dute EAJtik. Hortaz gain, Alderdi Jeltzaletik gaineratu dute Laudioko araztegiaren berriketarako data 2017tik 2016ra aurreratu dutela. Partzuergoko ordezkari guztiek bozkatu zuten aurrekontuaren alde, Laudioko Alkatea den Natxo Urkixo izan ezik, abstenitu baitzen. 

Mahai instituzionala, Amurrio eta Laudion hondakin-urentzako araztegiak jartzeko

Hainbat inbertsio onartu diren arren, Nerbioi-goiko saneamendu planean planteatzen ziren helburuetara iristeko bide luzea dago oraindik egiteko. Honako azpiegitura hauek 2020rako martxan jartzea planteatzen zuen planak: kolektore-sarearen instalazioa eta hondakin-urentzako Laudio eta Amurrioko araztegien eraikitzea. Araztegi horiek 75 milioi euroko inbertsioa beharko luketela aurreikusia dago.

Horren inbertsio altuek Foru Aldundien eta Espainiar Gobernuaren laguntza ekonomikoa behar dute. Horregatik, inplikatuak dauden instituzio guztien arteko mahai bat osatzea onartu zen partzuergoko bilkuran. “Proiektua ezin daiteke gehiago atzeratu”, adierazi zuen partzuergoko presidentea den Juanjo Yarrituk, “Europaren begi-puntuan gaude, eta Espainiar Gobernuak zein Jaurlaritzak badakite hori”.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide