40 artista bilduko ditu "Ene begiak eme" ikuskizunak

Erredakzioa 2014ko abe. 9a, 10:10

Igandean izango da Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortu duen "Ene begiak eme" ikuskizuna. Guztira, eskualdeko 40 pertsona taularatuko ditu emanaldiak, eta arte diziplina ezberdinak uztartuko ditu. Generoaren eraikuntza eta deseraikuntza izango ditu ardatz, emakumeek bizi dituzten egoera ezberdinak oholtzaratuz. Besteak beste, ipuin musikatuak, antzerkiak, dantzak eta zuzeneko musika emanaldiak izango dira.

Partaideak

Ikuskizunean Nerea Puentek, Esti Bilbaok, Igor Arzuagak, Enartze Larrakoetxeak, Ane Barrenengoak, Mari Garamendik, Libe Kerrumek, Yogurinha Borovak, Aritz Bengoak, Ainhoa Barbarak, Ander Gotik, Nerea Iglesiasek, Maite Vegak, Marta Mateosek, Ziortze Galdosek, Uluka taldeak, Jabi Isasik, Jessi Picatostek, Leire eta Zala Sanjurjok, Igor Ortizek... hartuko dute parte.

Sarreren zozketa

Sarrerek 3 euro balioko dute eta Amurrioko antzokian egongo dira salgai 18:00etatik aurrera. Facebook eta twitter sare sozialetan emanaldiaren kartela partekatzen dutenen artean lau bina sarrera zozketatuko dira abenduaren 12an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide