Gaur hasita eta igandera bitartean Ardoaraba Azoka egingo da Gasteizeko Bastiturri plazan. Bertan presentzia izango dute gure eskualdeko upeltegiek, Aiaraturren eskutik.
Asteburu honetan Gasteizek Arabako ardoen azoka nagusia hartuko du, Ardoaraba izenekoa. Azoka 2002. urtetik egiten da eta estatuko iparraldean ardoaren munduaren inguruko ekitaldi nagusietako bat da. Ardoaren kulturako zabaltzaileentzat eta publiko arruntarentzat zuzendua dago eta upeltegiei bezeroekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen die azoka honek.
Gure eskualdeko ekoizleek aukera hori baliatuko dute bertan egiten den txakolina ezagutzera ematen jarraitzeko.Hala, Bastiturri plazako eremuan Aiaraturrek stand bat izango du, non gure eskualdeko txakolin motak ezagutzeaz gain”, Aiaraldeko eskaintza turistikoa eta kulturala ezagutzeko aukera ere izango den. Betatik pasatzen direnek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute; hiru sari emango dira: “señoría de Astobiza” emandako 10 bono, 48 euroko balioagatik, 12 txakolin botila, eta 10 bisita gidatu Beldui upeltegira.