Datorren ostegunean, abenduaren 11an, Aiarako Emakumeen eskualdeko topaketa izango da “Sentitzen dugu, gainditzen dugu, bagara” lelopean.
Goizeko 10:00etan hasiera emango diote Aiarako Emakumeen eskualdeko topaketari, Okondoko Astobiza txakolindegian, ongietorria eta irekiera Erakundeetako ordezkariekin. Jarraian “Egoera traumatikoak gaini ditzakegu” hitzaldia egongo da Norma Vázquez psikologo adituaren eskutik, non denak tratu txarrak jasan ditugun emakumeak garela, baina gizakia gai dela unerik txarrenak gainditzeko ideia azalduko duen. Hitzaldi honen ondoren, eguerdiko 13:00etan, “Nutrizioa eta emozioak” hitzaldiari paso emango diote. Bigarren hitzaldi honetan, elikadurak lotura estua duela gure emozioekin, eta batzuetan elikadurak babesleku, gure sentimenduak adierazteko erabiltzen ditugula azalduko du Elena Jorrín. Azkeneko hitzaldia bukatzerakoan, 14:30etan, Mesón Okondo jatetxean bazkaria izango da eta jarraian dantzaldia izango dute.
Izen-ematea abenduaren 10a baino lehen egin beharko da. 945 39 91 22 telefono-zenbakira, cayala.cultura@gmail.com helbidera edo Emakumeen elkarteetan. Topaketaren ekintzetan parte-hartzeko garraioa doakoa izango da. Eta Amurrioko Aurreraka, Artziniegako Hiriska, Luiaondoko Gure Andere, Okondoko Ametsus eta Axez Moi, Lantenoko Ama Birjina Zuria, Menagaraiko Menagaraiko Emakume Taldea, Kexaako Las Nieves eta Laudioko Avillo, Solastiar eta Jakaranda Elkarteak hartuko dute parte egun honetan.