“Krisia, emakumeen eskubideak eta alternatiba feministak” ikastaro feminista egongo da Laudion eta Amurrion hurrengo astean. Bertaratzeko egin behar den dohaineko izen ematea abenduaren 8an amaitzen da Laudion eta 10ean Amurrion.
Laudioko tailerra, abenduaren 9 eta 10ean egingo da, 18:30etatik 20:30etara, Kultur Etxean. Jardunaldien lehenengo egunean, abenduak 9, Marta Monasteriok (Cooperativa Pandora Mirabilia) emango du hitzaldi bat (Crisis medio ambiental: una mirada ecofeminista), eta bigarrenean, abenduak 10, “UNA Gestión”-en maskulinitate berrietan aditua den Arkaitz Lópezek hitz egingo du, maskulinitate berriei esker.
Amurrioko tailerra, abenduaren 11 eta 12an egingo da, Laudiokoaren ordutegi berberarekin eta Amurrioko katekesi egoitzan. Abenduak 11n, Carmen Crespo Ordóñezek zuzenean eta “Red de Mujeres en Resistencia por una Vida Digna de Centroamérica”-ko ordezkari bat bideo bidez emango dute ekonomia feministari buruzko hitzaldia. Jardunaldiak bukatzeko, abenduak 12an, Nieves Salobralek herritartasunaren krisiari buruz berba egingo du.
Laburbilduz eta lehen esan bezala, abenduak 8 eta abenduak 10 amaituko dira Laudio eta Amurrion egongo diren jardunaldi hauetan parte hartzeko epeak.