Aiaraldearren %57 euskaraz komunikatzeko gai da, baina %11.2a soilik hitz egiten du

Erredakzioa 2014ko abe. 3a, 20:56

Euskaraz komunikatzeko gai den aiaraldearren %19.5a soilik erabiltzen du hizkuntza. Hori diote EUSTATek jasotako datuek. Azken 20 urtetan hizkuntzaren ezagupenean igoera ikusgarri bat eman da. Igoera hori, baina, askoz txikiagoa da hizkuntzaren erabilerari dagokionez.

Euskaraz komunikatzeko gai den aiaraldearren %19.5a soilik erabiltzen du hizkuntza. Hori diote EUSTATek jasotako datuek. Azken 20 urtetan hizkuntzaren ezagupenean igoera ikusgarri bat eman da. Igoera hori, baina, askoz txikiagoa da hizkuntzaren erabilerari dagokionez.

Azken hamarkadetan igoera ikusgarria egon da Aiaraldean euskaraz komunikatzeko gai diren pertsona kopuruan. 1991an 6000 inguru baziren euskaraz mintzatzeko gai ziren aiaraldearrak, gaur egun kopuru horren bikoitza baino gehiago dira "ia euskaldun" edo "euskaldun" kontzideratzen direnak, EUSTATek jasotako datuen arabera.

Baina ezin daiteke gauza bera esan hizkuntzaren erabileraren igoerari buruz, igoera hori askoz txikiagoa delako: 20 urtetan (1991tik 2011ra) %73.5eko igoera egon da euskararen etxe-giroko erabileran. Modu honetan, tarte handia dago euskaraz komunikatzeko gai den jendearen (%57) eta euskara erabiltzen duen (%11.2) jendearen artean.

Tarteak ez dio handitzeari utzi

Paradoxikoa dirudien arren, hizkuntzaren ezagutzaren eta erabileraren arteko tarteak ez dio hazteari utzi Aiaraldean.

1991an euskara zekitenen %57.4a hizkuntza erabili egiten zuen etxe-giroan. 2011rako, baina, kopuru hori %19.5era murriztu zen. Irudiko grafikoan ikusi daitekeen eboluzioan jende “euskalduna” eta “ia eukaldunaren” arteko proportzioak aldatzen direla somatu daiteke: 1991an “ia euskaldun” kontzideratzen zen jende gehiago zegoen “euskalduna” sentitzen zena baino.

1996tik aurrera, baina, egoerak buelta ematen du. Horrek iradoki dezake “ia euskalduna” zen jendea “euskaldun" bilakatu dela; edo ikastetxeetako euskalduntzeak fruituak ematen hasi dela.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide