Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bi herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

Dallas Buyers Club

Laudion, larunbatean, abenduak 6, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, aurtengo Oscar sarietan garaile ateratako pelikula bat egongo bai da ikusgai: Dallas Buyers Club. Filma Ron Woodroof rodeo cowboyaren bizitzan oinarritzen da; 1986an HIESa eta hilabete bateko bizi iraupena diagnostikatzen diotenean, edozein konponbideren bila hasiko delarik, legez kanpoko medikamenduen munduan murgilduz. Aurten, Oscar irabazleak izan diren Matthew McConaughey eta Jared Leto dira ekoizpen honen protagonista nagusienak, HIES-aren lehenengo urteetan gaixorik zeuden pertsonak izan zituzten arazoen kronika interesgarri bat izanik. Guztira, hiru Oscar jaso zituen filma honek (hirugarrena makillaje onenari izan zelarik), urte honetako film onenetariko bat izanik.

Boxtrolls

Amurrion zinema asteburu luze bat izango da, hiru egunetan emanaldiak egongo direlarik. Larunbatean, igandean eta astelehenean, abenduak 6, 7 eta 8, arratsaldeko 17:30tan, Amurrioko Antzokian,  herriko txikienei zuzendutako animaziozko pelikula dibertigarri bat: Boxtrolls. Boxtrolls-ak zorupean bizi diren eta inori kalterik egiten ez dien izaki bitxiak dira. Baina gauetan haurrak eta gaztak harrapatzera irteten direnen ospea dute.

Relatos salvajes

Amurrion ere, larunbatean eta igandean, abenduak 6 eta 7, arratsaldeko 19:30tan, eta astelehenean, abenduak 8, 20:00tan, Ricardo Darín aktore argentinarraren azken lana: Relatos Salvajes. Argentinar pelikula honek, 1985tik 1987ra Estatu Batuetan ikusgai egondako telesail bat du oinarri: Steven Spielberg-en Kontakizun harrigarriak. Sei istorioz osaturiko film honek, bere protagonistak kontrolik gabeko egoeretara bultzatuko ditu, gertaerak kontakizun basatietan bilakatuz. Damián Szifrón zuzendari argentinarraren azken pelikula, Relatos Salvajes, Ricardo Darín du aktore nagusia eta beldurra protagonista nagusiena.

 
 

Fitxa teknikoak

Dallas Buyers Club

Zuzendaria: Jean-Marc Vallée

Gidoilaria: Craig Borten eta Melisa Wallack

Aktoreak: Matthew McConaughey, Jennifer Garner, Jared Leto…

AEB, 2013. 117 minutu.

 

Boxtrolls

Zuzendaria: Graham Annable eta Anthony Stacchi

Gidoilaria: Irena Brignull, Adam Pava eta Alan Snow (liburua)

Aktoreak: Ben Kingsley, Jared Harris, Nick Frost…

AEB, 2014. 96 minutu.

 

Relatos salvajes

Zuzendaria: Damián Szifrón

Gidoilaria: Damián Szifrón

Aktoreak: Ricardo Darín, Liliana Ackerman, Luis Manuel Altamirano García, Alejandro Angelini…

Argentina eta Espainia, 2014. 122 minutu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide