Euskararen nazioarteko eguna dela eta, ekintza ugari egin dira Laudion, Amurrion, Urduñan, Artziniegan eta Okondon. Laudioko eskoletako ikasleek Obabakoak liburuaren irakurketa jarraitua egin zuten Herriko Plazan. Arratsalde partean, berriz, ehundik gora herritar batu ziren euskarari argia emateko egindako ekimenean.
Ekimenaren ostean "Nirekin euskaraz" dinamikara sartu diren saltoki eta taberna berriei ongietorria egiteko ekitaldia egin zen Gastronomi Museo zegoen eraikinean.
Amurrion, berriz, arratsaldean mintzodromoa egon zen. Txokolatada eta argi-pizte musikatua egon zen gero.
Okondon Perkutak, Perkusio Tresnen Kontzertu didaktiko-familiarra egon zen Iñaki Plaza eta Kepa Calvoren eskutik.
Bukatzeko, Urduñan umeentzako pailazoak, bertso eskolako haurren emanaldia eta argi-pizte musikatua egon ziren.
Datorren astean beste hainbat ekintza egingo dira Aiaraldeko beste herri batzuetan.
Argazkiak: Naiara Otaola, Josu Garaio, Mario Corral eta Txabi Alvarado