Euskararen erabilera handitu dela diote merkatariek

Erredakzioa 2014ko abe. 3a, 13:00

Ohikoa da honakoa gertatzea: saltoki edo taberna batean sartu eta dendari/zerbitzaria euskaraz dakien ez jakitea eta, ondorioz, gaztelerara jotzea, badaezpada. Joera horri aurre egiteko asmoz hainbat kanpaina jarri dituzte martxan Aiaraldeko zenbait udalerrik aurten. Kanpaina horien fruituak Laudio, Amurrio eta Orozkoko 113 saltoki eta tabernetan topatu daitezke: komertzio horietan sartzerakoan dendariaren argazki bat ikusi ahal izango dute herritarrek, berarekin euskaraz egin dezaketenaren seinale.

Ohikoa da honakoa gertatzea: saltoki edo taberna batean sartu eta dendari/zerbitzaria euskaraz dakien ez jakitea eta, ondorioz, gaztelerara jotzea, badaezpada. Joera horri aurre egiteko asmoz hainbat kanpaina jarri dituzte martxan Aiaraldeko zenbait udalerrik aurten. Kanpaina horien fruituak Laudio, Amurrio eta Orozkoko 113 saltoki eta tabernetan topatu daitezke: komertzio horietan sartzerakoan dendariaren argazki bat ikusi ahal izango dute herritarrek, berarekin euskaraz egin dezaketenaren seinale.

Orozkon iaz jarri zuten martxan kanpaina, Ugaorekin batera, “Egin daigun euskaraz” lemarekin. Herriko sei saltoki eta tabernek hartu zuten parte ekimenean eta, euskaraz komunikatzeko gai diren langileen argazkiak jartzeaz gain, eskaintzen zituzten produktuen izen eta prezioak ere euskaratu zituzten. Laudion eta Amurrion, berriz, “Nirekin euskaraz” da erabili dute lema.

Laudion 85 saltokik hartu dute parte egitasmoan hasiera batetik, 130 langilek guztira. Amurrioko kanpainan, berriz, 22 saltokik hartu dute parte hasiera batetik, 34 langilek.

Konpromiso berriak, bidean

Hiru kanpainek harrera positiboa izan dute merkatari eta hostalarien artean. Laudion, esaterako, saltokietako langileen %73k adierazi du jende gehiago zuzentzen zaiela euskaraz argazkiak jarri zituztenetik.

“Ekimen erakargarria da”, Indriska tabernan lan egiten duen Jakin Artarazen hitzetan, “argazkia ikusita, bezero batzuk animatu egiten dira eta euskaraz hitz egiten dizute”. “Ideia oso ona izan da”, adierazi du Zuentzat dendako Jose Abasolok, “nik uste dut jendea ohartu dela eta asko euskaraz hitz egiten saiatzen direla”. Merkatari eta ostalarien %97 prest dago konpromiso gehiago hartzeko, jendartean horren garrantzitsua den sektore horren euskalduntzeari begira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide