“Eskolan ez ziguten galizieraz hitz egiten uzten”

Txabi Alvarado Bañares 2014ko abe. 3a, 14:36

MARI CARMEN PATIÑO VAZQUEZ (Oza de los Ríos, 1946) 11 urte zituela utzi zuen Galizia eta orduz geroztik Laudion bizi da.

MARI CARMEN PATIÑO VAZQUEZ (Oza de los Ríos, 1946) 11 urte zituela utzi zuen Galizia eta orduz geroztik Laudion bizi da.

Hona etorri aurretiko zer oroitzapen duzu galiziar hizkuntzarekiko?

Gutxi hitz egiten zela. Etxean bai, baina gaztelerarekin nahastua. Es ginen galiziera hutsezko hiztunak. Nire aitak eta nire amak bazekiten oso ondo hitz egiten, baina gainontzekook ez. Nire aitak negozio bat zeukan, eta azkenean harremandu eta gaztelerara pasa behar izaten zuen. Gainontzeko herriekin alderatuta handia zen nire herria, eta horregatik galiziera gutxiago hitz egiten zen.

Eta eskolan?

Eskolan gazteleraz ematen zizkiguten klaseak, dena gazteleraz. Garai hartan galiziera hutsez mintzatzen zenari abarkadun deitzen zitzaion. Ez dut oroitzen irakasleek inoiz ikaslerik jo izan zuten galizieraz mintzatzeagatik, baina ez zizuten hitz egiten uzten.

Behin hona etorrita Galiziar Etxeak antolatutako galiziera ikastaro batzuetan aritu zara. Hizkuntza berreskuratzeko ilusioarekin?

Ilusio apur bat baneukan. Baina 10-12 klase izan ziren, ezer gutxi. Gramatika zen falta zitzaiguna, galizieraz zekienak entzun izanagatik zekielako, ez ikasi egin zuelako.

Bizirik dirau galizierak Aiaraldeko galiziarren komunitatean?

Bai, jende askok hitz egiten du, bizitza osoan zehar galizieraz hitz egiten egon de jendea. Jende gaztea ere badago, baten bat ikusi du Galiziar Etxean.

Galiziara zoazenean, galizieraren egoera aldatu egin dela somatzen duzu?

Bai, nabaritzen da jendea hizkuntza kontserbatzeko ardura gehiago hartu duela. Orain A Coruñan jende asko entzun daiteke galizieraz mintzatzen, hori lehen ez zen gertatzen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide