Euskararen Nazioarteko Egunaren harira hainbat deialdi prestatu dituzte

Erredakzioa 2014ko abe. 3a, 09:20

Euskararen Nazioarteko Eguna bizia izan dadin hainbat erakunde eta elkartek ekintzak antolatzen dituzte. Eskualdean herri gehienetan ekimenak egingo dira gaur edo hurrengo egunetan:

Abenduak 3

Laudio

09:00-15:00. Herriko plazan. B. Atxagaren OBABA liburuaren irakurketa publikoa. Herriko ikastetxeetako ikasleek irakurriko dute.

Euskararen Nazioarteko Eguna bizia izan dadin hainbat erakunde eta elkartek ekintzak antolatzen dituzte. Eskualdean herri gehienetan ekimenak egingo dira gaur edo hurrengo egunetan:

Abenduak 3

Laudio

09:00-15:00. Herriko plazan. B. Atxagaren OBABA liburuaren irakurketa publikoa. Herriko ikastetxeetako ikasleek irakurriko dute.

12:00. Udaletxean. Adierazpen instituzionala. Alkate-udalburuak irakurriko du.

18:30. Aldai plazan.

- Kaleko argiak itzalita, Eskuargiak piztuko dira.

- Ospakizunaren zergatiaren azalpena irakurriko da.

- Musika instrumentala. Igor Arzuaga musikariarekin.

- Guztion artean, "Kontrapas" abestia kantatuko da, Los Arlotes taldearen laguntzarekin.

- Proklamaren irakurketa.

- "Euskal Herrian euskaraz" abestia kantatuko dute, Los Arlotes taldearen laguntzarekin.

- Herrian zehar, euskal kantuak Los Arlotes taldearen laguntzaz: Eperra, Bagare, Xalbadorren heriotzan, Baldorba, Pottoka... Kantu liburu bana oparituko zaie bertaratutakoei.

20:00. Zubiko Etxean. Laudioko merkatari, ostalari eta enpresarien euskararen gala irekia (irudien proiekzioa, photocool-a...) eta jarraian euskara maite duen arteko EUSKARAREN ALDEKO BRINDISa, Laudioko ardo apardun baten laguntzaz.

Amaitzeko, euskal abestiak.

Amurrio

Goizean zehar “Zergatik ez?” tailerra Zaraobe Institutuan

Juan Urrutia Plazan:

09:30-14:30 Norberak dakarrenaren irakurraldia+musika.

Ikastetxeen ordutegiak:
09:45-10:30 Lucas Rey
10:30-11:30 Virgen Niña
11:30-12:30 AEK
12:45-13:30 Zaraobe Institutua
13:30-14:30 Aresketa Ikastola

Herriko Plazan, eguraldi txarra egitekotan frontoian.
17:00-18:30 Mintzodromoa
17:00-18:30 Haurrentzako tailerrak Aspaltzaren eskutik
18:00-18:30 Txokolate jana
18:30-19:00 Euskarak 365 egun:
“Kandelen argipean” ekimena herriko plazan

Okondo

Goizez, tailerrak eta jolasak ikasleentzat

17:15, Perkutak, Perkusio Tresnen kontzertu didaktiko familiarra (Iñaki Plaza eta Kepa Calvo)

18:00 Zergatik ez? Tailerra

Artziniega

Goizez Arteko Gure Ama eskolan: Pompom Antzerki Elkartea “Trotamundis Azoka”, umeek parte hartzeko musika-jolas-dantza-zirku ekitaldiak (hiru saio desberdin, adin-tarte guztietara heltzeko).

Arratsaldez, 17:30ean, herriko frontoian: Familian Euskaraz Jolasean (bi orduko saioa,  gurasoek seme-alabekin batera hainbat jolas-mota lantzeko: errutina-jolasak, esku-jolasak, bikote-jolasak, korru-jolasak, jolas kooperatiboak, betiko jolasak (soka, goma, zibak…).

Urduña

17:30 Txantxarriak ikuskizuna

19:00 Euskararen Argia ekitaldia

Arrankudiaga-Zollo

Euskal produktuen katalogoa banatuko dute

Abenduak 4

Aiara

Abenduak 4, osteguna:

-haur hezkuntzan ipuin-kontaketa (bi saio: bat 2-3 urtekoentzat, bestea 4-5 urtekoentzat) // Lehen Hezkuntza 1-2-3 (ordu eta erdiko tailerra eta jolasak: hozkailurako imanen tailerra, etxean euskarazko mezuak zintzilikatzeko / talde-jolasak euskara gozamenarekin lotzeko). Gauza bera Lehen Hezkuntzako 4-5-6koek beste ordu eta erdiko saioan

Abenduak 5

Aiara

Euskal abestien karaoke partizipatiboa ikasle guztientzat.

Urduña

19:30 Kantujira eta pintxopote euskalduna

Abenduak 6

Amurrio

16:00etan Durangoko Azokara joateko autobusa (7euro). Durangotik itzuliko da 20:30ean eta 02:00etan Durangotik

 

Abenduak 9

Okondo

18:00 Zergatik ez? Tailerra

Abenduak 12

Orozko

17:00etan Umeentzako tailerrak udal liburutegian

18:00etan Txokolatea Zubiaur Plazan

19:30ean Folklore ekitaldia (Potolari bertso eskolea, Ubixeta dantza taldea, Agate Deuna Abesbatza eta herriko trikitilari eta panderojole)

21:00etan Kantak tabernetan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide