Eskualdeko alkate guztiak euskaraz komunikatzeko gai, historian lehenbizikoz

Erredakzioa 2014ko abe. 3a, 10:56

Datorren maiatzean bukatzera doan legegintzaldia historikoa izango da euskararen erabilerari dagokionez: Aiaraldeko udalerrietan gobernatzen aritu diren alkate guztiak euskaraz komunikatzeko gai izan baitira, historian lehenbiziko aldiz.

Handia izan da 2006-2011 legegintzalditik hona eman den aurrerapausoa. Izan ere, lau urte haietan eskualdean gobernatzen egon ziren bederatzi alkateetatik hiru baino ez ziren gai euskaraz komunikatzeko.

Datorren maiatzean bukatzera doan legegintzaldia historikoa izango da euskararen erabilerari dagokionez: Aiaraldeko udalerrietan gobernatzen aritu diren alkate guztiak euskaraz komunikatzeko gai izan baitira, historian lehenbiziko aldiz.

Handia izan da 2006-2011 legegintzalditik hona eman den aurrerapausoa. Izan ere, lau urte haietan eskualdean gobernatzen egon ziren bederatzi alkateetatik hiru baino ez ziren gai euskaraz komunikatzeko.

Euskara, “alkatea izateko beharrezkoa”

Eskualdeko alkateen artean, nork bere euskara-maila du. Dena den, aho batez diote denek euskara “beharrezkoa” dela alkate izateko.
Amurrioko alkatea den Josune Irabienek, adibidez, urteak eman ditu euskara irakasle zein euskara teknikari moduan, eta ziurtatu du legegintzaldi honetan alkate guztiek euskaraz jakiteak zenbait gauza ahalbidetu dituela, “bilera batzuk euskara hutsez egitea, adibidez”. Josu Artetxe Aiarako alkatearen ustez, “aurrerapauso handia” eman da legegintzaldi honetan.

Arrankudiagan euskara hutsez egiten dituzte udal osoko bilkurak. Aiaraldean halakorik egiten den lehenbiziko aldia da. Herriko alkate den Itziar Duoandikoetxearen hitzetan,  Euskal Herrian egonda, beharrezkoa da euskaraz jakitea.

Natxo Urkixo Laudioko alkateak bat egiten du baieztapen horrekin: “edozein kargu publiko betetzeko gaztelania eta euskara jakitea beharrezkoa da, hiztunen beharrei erantzun ahal izateko”. Orozkoko alkate Josu Sanpedroren adierazpenak ere ildo beretik doaz: “Imajinatzen duzu Espainiako presidente bat espainieraz hitz egiten ez dakiena?”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide