Egunkariaren ale berezia: “Hizkuntza guztiak dira gureak gure hizkuntza gurea bada”

Erredakzioa 2014ko abe. 3a, 11:23

Egunkarian planteatzen diren bide guztiek xede bera dute: euskararekiko ezagutza eta jarrera ezberdinak dituzten aiaraldearrak hausnarketara bultzatzea.

Hiru aste igaro dira Euskararen Nazioarteko Egunerako Aiaraldea Egunkariaren alea prestatzen hasi ginenetik. Hasieratik geneukan argi zerbait berezia nahi genuela egin, eta euskararen inguruko ale monografiko bat osatzearen ideia garatzen hasi ginen.

Egunkarian planteatzen diren bide guztiek xede bera dute: euskararekiko ezagutza eta jarrera ezberdinak dituzten aiaraldearrak hausnarketara bultzatzea.

Hiru aste igaro dira Euskararen Nazioarteko Egunerako Aiaraldea Egunkariaren alea prestatzen hasi ginenetik. Hasieratik geneukan argi zerbait berezia nahi genuela egin, eta euskararen inguruko ale monografiko bat osatzearen ideia garatzen hasi ginen.

Bizpahiru bilera luzeren ostean, eta hasierako ideia horri behar beste buelta eman ondoren, atera zen gaur kaleratu den egunkariaren planteamendua: euskararen inguruko ale berezia, Aiaraldean hitz egiten diren hainbat hizkuntzatan idatzia, eta “Aukeratu zure abentura” saileko liburuen estruktura egunkari formatura ekarriko zuena.

A, B eta C dira egunkarian planteatzen den abenturan hartu daitezkeen bideak. Baina bide guztiek xede bera dute: euskararekiko ezagutza eta jarrera ezberdinak dituzten aiaraldearrak hausnarketara bultzatzea.

Hortaz gain, “Porqué no hacéis el periódico en castellano? Os leería mas gente” dioten herritarrei egunkaria euskaraz zergatik egiten den azaltzea ere jarri genuen helburu.

Eztabaida ugari izan genituen Egunkarian beste hizkuntza batzuk txertatzearen kontuarekin. Hasieran ez genekien zer egin: gaztelera soilik txertatu? Beste hizkuntza batzuk ere? Azkenean, Joseba Sarrionandiak idatzitako esaldi bat moldatu eta lema bezala erabiltzea erabaki genuen:

Hizkuntza guztiak dira gureak gure hizkuntza gurea bada”. Arabiera, Ingelesa, Galegoa, Frantsesa, Gaztelera... ugariak dira Aiaraldeko euskararen zuhaitzak dituen adarrak. Eta zuhaitzari adarrak moztuta ere, laster hasiko dira berriz, sendo eta anitz. Enborra moztuz gero, baina, nekez hasiko da berriro Aiaraldeko zuhaitza.

Goazen bada, gure herriaren metafora gisa erabilitako zuhaitz hori gure irri, bizipen, barre, hasperen, sentipen eta malkoekin ureztatzera!  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide