Ramiro Gonzalez Enplegu Planari, Saratxoko errepideari eta Lamuza parkeari buruz mintzatu da

Erredakzioa 2014ko aza. 28a, 12:41

Ramiro Gonzalezek, EAJko hautagaia Arabako Foru Aldundiaren Ahaldun Nagusia izateko hurrengo legealdian, Laudion prentsaurrekoa eskaini du. Amurrioko Enpresa Hazitegia bisitatu ondoren eman du eta bi gai jorratu ditu nagusiki: enplegu plana eta Laudioko Lamuza Parkea.

Enplegu planari dagokionez iragarri du Enplegu Plan bat gauzatu nahi duela EAJk 2015ean. Horretarako negoziaketa prozesua abiatu du PPrekin Arabako Foru Aldundiaren hurrengo aurrekontuetan txertatzeko.

Ramiro Gonzalezek, EAJko hautagaia Arabako Foru Aldundiaren Ahaldun Nagusia izateko hurrengo legealdian, Laudion prentsaurrekoa eskaini du. Amurrioko Enpresa Hazitegia bisitatu ondoren eman du eta bi gai jorratu ditu nagusiki: enplegu plana eta Laudioko Lamuza Parkea.

Enplegu planari dagokionez iragarri du Enplegu Plan bat gauzatu nahi duela EAJk 2015ean. Horretarako negoziaketa prozesua abiatu du PPrekin Arabako Foru Aldundiaren hurrengo aurrekontuetan txertatzeko.

Negoziaketa dela eta ez du zehaztasunik eman baina bere asmoa da diru kopuru garrantzitsua bideratzea Aiarako Koadrilara. Gonzalezen ustez Amurrion eta Laudion langabetu kopuru handia dago eta horri aurre egin behar zaio.

Akordioaren bitartez izango ez balitz, Gonzalezek ziurtatu du oposiziotik egingo dutela.

Ekonomiaren ardatzak

Jeltzalearen ustez lanpostu berriak sortzeko eta ekonomia suspertzeko zenbait ardatz jarraitu behar dira:

-Arabak egonkortasun politikoa edukitzea, hots, lurraldeari egonkortasuna emateko behar adinako gehiengoan oinarritutako gobernua izatea Foru Aldundian.

-Enpresek egonkortasun fiskala edukitzea.

-Enpresei laguntza zuzena ematea: Lurzoru publikoaren eskaintzaren bitartez, enpresek Araban ireki ditzaten tailer eta lantegiak, berrikuntza sustatuz, esportazioa bultzatuz eta enpresen elkarlana ahalbidetuz.

Lamuza Parkea

Arabako Biltzar Nagusietan onartutako azken mozioaren harira, Ramiro Gonzalezek hurrengoa iragarri du: “gure konpromisoa da EAJren Foru Gobernuak 2011n agindutako hiru milioi euroko partida berreskuratzea Lamuzako Multzoa Babestu eta Kontserbatzeko Plan Berezia abiarazteko. Alderdi Popularrak ez baditu hiru milioi euro horiek berreskuratzen, guk egingo dugu”.

Saratxoko saihesbidea

Saratxoko saihesbidearen inguruan ere mintzatu da jeltzalea eta adierazi du Arabako Foru Aldundiak azaldu duela 2015ean ez duela errepidearen lanak abiatuko. Ramirezek aipatu du EAJk lehentasuna ematen diola Saratxo, Amurrio eta Foru Aldundiaren arteko akordioa lortzeari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide