Euskarak Aiaraldean, beste 364 egun

Erredakzioa 2014ko abe. 3a, 09:02

Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko eguna. Euskal Herri osoan zehar makina bat ekintza antolatuko dituzte euskalgintzan dabiltzan elkarte eta eragileek, eta Aiaraldea ez da salbuespena izango. Bidea, baina, ez da abenduaren 3an bukatzen, euskarak beste 364 egun baititu eskualdean. 

Makina bat ekitaldi prestatu dira eskualdean Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Baina ekintza horiek ez dira okasiorako prestatutako jarduera isolatu hutsak. Kontrara, urte osoan zehar egindako lanaren jarraipena dira.

Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko eguna. Euskal Herri osoan zehar makina bat ekintza antolatuko dituzte euskalgintzan dabiltzan elkarte eta eragileek, eta Aiaraldea ez da salbuespena izango. Bidea, baina, ez da abenduaren 3an bukatzen, euskarak beste 364 egun baititu eskualdean. 

Makina bat ekitaldi prestatu dira eskualdean Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Baina ekintza horiek ez dira okasiorako prestatutako jarduera isolatu hutsak. Kontrara, urte osoan zehar egindako lanaren jarraipena dira. Izan ere, ugariak dira urteko gainontzeko 364 egunetan zehar Aiaraldeko elkarte eta eragileek euskararen normalizazioari begira antolatzen dituzten ekimenak.

Euskara sustatzeko egunak dira egutegietan markatuen geratzen direnak. Aurten Amurrion “Euskaraz bizi nahi dut” eguna antolatu dute, ekainean. Uztailean Artziniegako euskararen egunaren txanda iritsi zen, eta irailaren azken asteburuan ehundaka pertsona batu ziren Laudion egindako Euskal Jaian.

Bestelako ekintzak ere egon dira eskualdean, egun osoko egitarauaren eskematik aldentzen direnak. Okondon, adibidez, euskara zabaltzeko ekintza sortaz gozatzeko aukera egon zen ekainaren 11tik 15era, “Okondo euskaraz” lemapean. Aiarako Euskararen Egunak, bere aldetik, urriaren 17tik 19ra bitartean izan ziren. Tertangan, berriz, “Tertanga kulturala” egitasmoa jarri da martxan, euskarazko aisialdia sustatzeko.

Beharsarea.net webgunea ere martxan jarri da, Arrankudiaga-Zolloko eta Orozkoko herritarrek lana euskara hutsez bilatzeko tresna.

Instituzioetan aurrerapausoak
Hortaz gain, instituzioetan ere aurrerapausoak eman dira hizkuntzaren normalizazioari begira. Amurrioko Udalean Administrazio Euskara Plaza onartu zen urte hasieran. Plan horrek udal-langile bakoitzak duen euskara ezagutzaren mailaren araberako hainbat estrategia barnebiltzen ditu.

Laudion ere euskararen erabilera sustatzeko plan estrategikoa aurkeztu zuen urtarrilean Udaleko Euskara Arloak. Plan estrategiko horren gauzatzea 2017ra arte luzatuko dela dago aurreikusia. Aiaran, berriz, Euskararen Aholku Batzordea eratu du Udalak. 2014-2017 aldirako Euskara Plana garatzeaz arduratuko da batzordea eta bertan daude ordezkatuak, besteak beste, talde politkoetako, elkarteetako eta ikastolako ordezkariak.

Aiaraldea Komunikazio Leihoak ere bere ALEA jarri du

Aiaraldea Komunikazio Leihoaren jarduna ere ez da egun batera mugatzen. Urteko beste 364 egunetan ere tokiko informazioa euskara hutsez helarazten du komunikazio leihoak web-gunearen , irratiaren eta egunkariaren bidez. Egunotan, baina, badago zer ospatua, euskara hutsezko komunikabide berri bat sortu baita Araban.

ALEAren 0. alea, kalean
Arabako errealitatea arabako euskaradunei euskara hutsez astero helaraztea. Xede horrekin jaio da ALEA astekaria. Iragan larunbatean (azaroak 28) aukeztu zen proiektu komunikatibo berria, Gazteizen. 0. alea kalean dago dagoeneko, doan. Aldizkariaren 65.000 ale inprimatu dituzte, Araba osoan zehar banatzeko. Aiaraldean 9000 banatuko dira datozen egunetan.

Aiaraldearen zati handi bat arabarra izanik, Aiaraldea Komunikazio Leihoak ere bere alea jarriko du egitasmoan. Hala, astero Aiarako Koadrilako herrietako gaurkotasunaren berri izateko aukera emango du aldizkariak, eskualdeari lotutako edukiekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide