“Niri batzuetan esan izan didate: 'Joe, con los años que llevas aquí podrías hablar mejor castellano' ”

Txabi Alvarado Bañares 2014ko abe. 3a, 09:18

SEBASTIAN BROWN Ingalaterrakoa da, baina 21 urte baino gehiago daramatza Euskal Herrian bizitzen. Laudion bizi da aspaldidanik. 

Nola hasi zen euskararekin duzun harremana?

Sebastian Brown Ingalaterrakoa da, baina 21 urte baino gehiago daramatza Euskal Herrian bizitzen. Laudion bizi da aspaldidanik. 

Nola hasi zen euskararekin duzun harremana?

Orain dela urte asko, 16 urterekin, jun nintzan izekoren etxera gaztelania ikastera. Gaztelania ikasten ari nintzen Ingalaterran, eta praktikatu nahi nuen. Orduan hasi nintzen joaten Brionesera, nire izekoren etxera. Bere etxean hartu ninduen eta beti egiten zuen berba euskaraz. Eta niri berba horiek asko gustatu zitzaizkidan, eta hasi nintzen galdetzen eta nola esaten zen hau eta bestea...

Gero izekok bidaldu zidan Ingalaterrara liburu bat: Euskara Bakarka. Eta jarraitu nuen liburu horrekin ikasten Ingalaterreran, eta lehenegoko, bigarren eta hirugarren liburuxkak egin nituen.

Euskara ikastea zaila dela diote. Hori zer da, egia ala topikoa?

Topikoa da. Ingeles batentzako gaztelaniazko maskulino eta femeninoa terriblea da, eta ahozkotasunean gaztelaniazko subjuntiboa beste espanto bat da. Hemen bizi izan naiz 21 urtez eta ez dut ondo kontrolatzen, oraindik sartzen dut hanka. 

Euskara ikasten jarraitzen duzu? Edo dakizunarekin aski?

Ez nabil ikasten. Eta zoritxarrez, orain dela urte batzuk baino txarrago egiten dut euskaraz. Urteak igaro ahala bizitza gaztelaniaz egitera pasa naiz. Laudion euskaraz bizitzea ez da erraza. 

Onartuago sentitzeko, kanpotik datorren pertsona batek behar gehiago dauka euskaraz ikasteko hemengo batek baino?

Niri batzuetan esan didate: “Joe, con los años que llevas aquí ya podrias hablar mejor castellano”. Eta nik erantzuten diet: “Si tu supieses euskera, no tendria por que hablarte en castellano, porque hablo mejor euskera que castellano”. Eta isildu egiten dira horrela. 

Zer esango zenioke euskara ikasten hasi nahi duen norbaiti?

Euskarak kultura milenario baten ateak irekitzen dituela, eta jende berria ezagutzeko aukera ematen duela. Jessik lehen esan duen bezala, gaztelaniaz hitz egitean testuingurua galtzen duzu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide