Abenduak 1: HIESAren aurkako nazioarteko eguna

Txabi Alvarado Bañares 2014ko abe. 1a, 09:24

Dozenaka heriotz eragin zituen immunodefizientziaren sindromea deritzonak Aiaraldean, heroinaren erruz. Gaur egun, gaixoen profila asko aldatu dela diote adituek. Lehen xiringak konpartitzeagatik izaten ziren kasu gehienak; orain, aldiz, prebentziorik gabeko sexu-harremanengatik

HIESAren aurkako borrokaren eguna izango da datorren abenduaren 1a. Egun hori ospatzen den 26. aldia izango da aurtengoa, 1988an izan baitzen lehenbizikoa. Ordurako, baina, HIESA mundu osoan zabalduta zegoen, eta Aiaraldean ere bazegoen haren arrastorik.

Dozenaka heriotz eragin zituen immunodefizientziaren sindromea deritzonak Aiaraldean, heroinaren erruz. Gaur egun, gaixoen profila asko aldatu dela diote adituek. Lehen xiringak konpartitzeagatik izaten ziren kasu gehienak; orain, aldiz, prebentziorik gabeko sexu-harremanengatik

HIESAren aurkako borrokaren eguna izango da datorren abenduaren 1a. Egun hori ospatzen den 26. aldia izango da aurtengoa, 1988an izan baitzen lehenbizikoa. Ordurako, baina, HIESA mundu osoan zabalduta zegoen, eta Aiaraldean ere bazegoen haren arrastorik.

Ondo gogoratzen ditu garai horiek Iñaki Moreno erizainak. Garai hartan Laudioko larrialdi zerbitzuan lan egiten zuen, eta HIESAk urte haietan eskualdean izan zuen eragina beste fenomeno batekin lotu du: heroinaren kontsumoarekin. “Drogazale gehienek antigorputzak zituzten. Bazeuden sexu harremanen bidez kutsatutakoak ere, baina HIESA zeukatenen %90 xiringak konpartitzeagatik kutsatutako heroinazaleak ziren”.

Gaixotasuna 80. hamarkadaren erdialdean garatu zela gaineratu du Morenok, “hamarkadaren hasieran ez genekien gaixotasun hori zertan zetzan, baina handik hiru urte ingurura hasi ziren lehen kasuak agertzen”. Lehen gaixoak agertu baino lehen, baina, ez zuten inolako prestakuntzarik jaso larrialdi zerbitzuetako kideek; “ordura arte gaixoak eskularru gabe behatzen genituen”, oroitu du Morenok.

“Gauzak asko aldatu dira”
Laudiokoak soilik ez; Amurrio, Urduña eta Aiaraldeko beste txokoetako heroinazaleak ere bertaratzen ziren larrialdi zerbitzuetara. “Urduñan bereziki gogor jo zuen heroinaren olatuak”, oroitu du Morenok, “4000 biztanle inguru bizi baziren, 30 kontsumitzaile edo egongo ziren. Hori proportzionalki asko da”. Laudion ere “bereziki gogorra” izan zela gogoan du. Heroinaren itzalak dozenaka pertsona hil zituen eskualdean, gaindosiak medio.
Baina olatu horren buelta etorri zen gero, HIESAk jota zeuden pertsona ugariren heriotzarekin. “Famili askok heriotzaren kausa minbizia zela esaten zuten, HIESA oraindik tabua zelako jendartean” azaldu du Morenok.

Ordutik hona, baina, gauzak asko aldatu direla argi du erizainak: “Jendeak kontzientzia hartu zuen eta guk gaixotasunaren inguruko informazio zehatza jaso genuen”.

Gaur egun prebentziorako eta tratamendurako baliabide askoz gehiago daude, Morenoren esanetan. Horrekin batera, gaixoaren perfila ere aldatu egin da. Sidalava elkarteko kideen esanetan, “orain ematen diren kutsapenen %90 sexu harremanen bidezkoa izaten da”. Horregatik, ahulduta dagoen arren HIESA oraindik existitzen dela ohartarazi du Morenok, eta kondoia bezalako prebentzio neurriak erabiltzearen beharra azpimarratu du. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, plan estrategiko bat garatu berri du, infekzio berriak %10 murrizteko.

Zer da
IHESA?

Giza immuno eskasiaren birusak sistema immunologikoa suntsitzea da. Ondorioz, gorputza gaixotasunen aurrean defentsa gabe uzten du. Birusaren fase garatuenari deitzen zaio HIESA, infekzioa hartu eta 10-15 urtera agertu daitekeena. Minbizia, infekzioak... azaltzen dira fase horretan.

Nola kutsatu
daiteke?

HIESA prebentzio neurriak hartu gabe (kondoia) sexu harremanak izaten edo odolaren bidez trasmititzen da, ez da listuaren edo azalaren kontaktuaren bidez kutsatzen. HIESAren proba doakoa da eta anbulatorioetan egin daiteke, anonimoki eta aurretiazko zitarik eskatu gabe. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide