“Ez dut uste euskara gehiago ikasiko dudanik, orain nahi dudana hitz egitea da”

Txabi Alvarado Bañares 2014ko abe. 3a, 09:39

JESSI PICATOSTE duela zortzi urte inguru etorri zen Madriletik Euskal Herrira bizitzera. 

Nola hasi zen euskararekin duzun harremana?

JESSI PICATOSTE duela zortzi urte inguru etorri zen Madriletik Euskal Herrira bizitzera. 

Nola hasi zen euskararekin duzun harremana?

Hona etorri nintzen eta hasieratik gustatu zitzaidan euskara. Bilboko San Frantzisko auzoan etorri berrientzako euskara klaseak eskaintzen zituzten, eta horietara joaten hasi nintzen, irakasle moduan lagun bat neukala. Gero AEKn apuntatu nintzen, eta lau urte inguru eman nituen han. Haurdun geratu nintzen gero, eta umearekin nahikotxo aurreratu dut, azkenean egun osoa pasatzen dudalako berarekin euskaraz hitz egiten.

Euskara ikastea zaila dela diote. Hori zer da, egia ala topikoa?

Nik gauza bera pentsatzen dut. Neri ez zait zaila iruditzen, baina gauza da gero gaztelania praktikatzeko baino aukera gutxiago daudela. 

Euskara ikasten jarraitzen duzu? Edo dakizunarekin aski?

Nik ez dut uste gehiago ikasiko dudanik. Orain egin nahi dudana hitz egitea da. 

Onartuago sentitzeko, kanpotik datorren pertsona batek behar gehiago dauka euskaraz ikasteko hemengo batek baino?

Igual bai. Batzuetan demostratu behar duzu hemengo kulturan interesa duzula, hemengo jendearen erdiak euskaraz ez dakien arren. 

Zentsu horretan badaukat erantzatxo bat sartuta. Batez ere Madrilgoa izanda gogorra da. Gero euskara ikasten duzunean esaten dizute: “Zelako meritua zurea, Madrildik etorri eta euskaraz ikasi”.

Zer esango zenioke euskara ikasten hasi nahi duen norbaiti?

Ikuspuntu praktiko batetik, nik esango nukeena da ez dela hizkuntza zaila. Zoragarria da bai, eta mila ate irekitzen dizkizu. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide