"Hemen egin nahi dut nire bizitza. Eta horretarako euskara beharrezkoa dela uste dut"

Txabi Alvarado Bañares 2014ko abe. 3a, 09:12

AHMED TIJANI zortzi urte zituela etorri zen Aiaraldera bizitzera, Saharatik. Eskolan ikasi zuen euskara. 

Nola hasi zen euskararekin daukazun harremana?

AHMED TIJANI zortzi urte zituela etorri zen Aiaraldera bizitzera, Saharatik. Eskolan ikasi zuen euskara. 

Nola hasi zen euskararekin daukazun harremana?

Ni zortzi urterekin etorri nintzen hona. Eskolan sartu nintzen, baina lehen urtean ez nuen euskaraz ikasten, gaztelaniaz bakarrik. Baina azkarra nintzela ikusi zuten, eta euskarazko gramatikarekin ona nintzela. Kontua da gero etxera iristean ez dudala euskara praktikatzeko aukerarik. Etxean arabieraz egiten dugu, baina badakite gaztelaniaz, eta horrek laguntzen dit. Baina euskaraz ezer ez, klasean bakarrik (eta gutxi). Klaseko kideekin ez, eta kalean ere ez.

Euskara ikastea zaila dela diote. Hori zer da, egia ala topikoa?

Topiko bat da, bai. Baina alde batetik egia da. Izan ere, hemen ez da euskaraz hitz egiten kalean, eta desabantaila handia da hori. Zuk hemen gaztelaniaz gramatikarik gabe ikasi dezakezu, kalean entzute hutsarekin.

Euskara ikasten jarraitzen duzu, edo dakizunarekin aski?

Euskaltegian sartu nahi dut, ikasteko bekaren bat bilatuko dut. Hemen egin nahi dut nire bizitza, Euskal Herrian. Eta horretarako euskara beharrezkoa dela ikusten dut. 

Onartuago sentitzeko, kanpotik datorren pertsona batek behar gehiago dauka euskaraz ikasteko hemengo batek baino?

Nortzuk dira hemengoak? Euskaldunak, euskaraz dakitenak, ez? Ni euskalduna naiz. Hemengoa da hemengo kultura hartzen duena. 

Zer esango zenioke euskara ikasten hasi nahi duen norbaiti?

Euskarak kultura milenario baten ateak irekitzen dituela, eta jende berria ezagutzeko aukera ematen duela. Jessik lehen esan duen bezala, gaztelaniaz hitz egitean testuingurua galtzen duzu. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide