Iratxo eta Lamiei buruz

Naturayala blogeko kidea den Patxi testu eta argazki interesgarriak argitaratu ditu:

Naturayala blogeko kidea den Patxi testu eta argazki interesgarriak argitaratu ditu:

"Aintzineko kronika eta izkribuetan aipatzen denez, aspaldiko garaietan Eireko irla (Irlanda) Tuatha Dé Danaan herri ausart eta aberatsaren etxea izan zen. Baina garai nahasi horietan beste herri bat iritsi zen Eireko itsasertzetara, Gael-eko herri zelta. Bataila latz baten ondoren, iritsi berriak garaile suertatu ziren, eta geroztik Gael-eko herria Eiren dirau, nahiz eta izena ematen dion hizkuntza azkenekotan egon…

Beraz, Dé Danaan jendeak agintea galdu zuen, baina lurraldetik ihes egin beharrean bertan gelditzea erabaki zuten, errealitateko beste eremu batean nolabait ezkutaturik bezala. Gaur egun, iratxo, maitagarri eta lamien herriaren izenez ezagunago zaizkigu.

Oso gustukoa dut lagunekin mendira abiatzea, naturak eskaintzen digun edertasunaren ikuskizuna partekatzera. Hala ere sarritan aurkitzen dut nire burua bakardadean baso eta zelaiak zeharkatzen. Bizipena zeharo ezberdina izan ohi da. Zenbaitetan, asmoa, kontzientzia eta egotea behar bezalakoak direnean, gure artean oraindik dauden baina oro har ikusiezinak diren izaki horietako baten batekin topatu zaitezke. Begirada hain desberdinen gurutzatze horiek une magikoak dira, intentsitatez jositako aurkikuntzak. Bereziturik bizi ohi diren bi mundu paraleloen artean zirrikitua zabalduko balitz antzera. Gurea baino zaharrago, basatiago, sakonago eta agian libreago den mundu batera zabaltzen den zirrikitua.

Mario lagunak hitzaldi batean esan zuen bezala, “Adarbakarrekoetan sinetsi beharra dago” Are gehiago, egon, badirela gehituko nuke neuk…"

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide