Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan lau herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio, Orozko eta Amurrio.
Loreak
Laudion, asteburu honetan euskal zinema protagonista nagusia. Larunbatean, azaroak 29, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, pelikula interesgarri eta gomendagarri bat: Loreak. Lore-sorta bat. Soilik loreak dira. Hori da denok pentsa dezakeguna, hori da gehienetan gure burura etortzen zaiguna lore-sorta bat ikustean. Baina, zer pentsatuko genuke, bat-batean, nondik datozen jakin gabe, astero lore-sorta bat jasoko bagenu? Loreak, soilik loreak izango lirateke oraindik? Edo gure barruan, loreak beste sentsu isil baten isla izango lirateke?Ideia hau oinarri giza hartuz, Jon Garaña eta Jose Mari Goenaga euren bigarren filma martxan jarri dute. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu (Aiaraldean zinema proposamena: Loreak).
Lasa eta Zabala
Laudion ere, kasu honetan,igandena, azaroak 30, Lanbide Heziketa Eskolan ere, eta arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Donostiako Zinemaldian ere estreinatutako filma euskaldun eta hunkigarri bat: Lasa eta Zabala. 1983ko urriak 15. Josean Lasa eta Joxi Zabala Frantzian desagertzen dira. Familien eta euren abokatuen, etengabeko, lana estatu espainiarraren alde ilunena argira atera zuen. Gertakizun hunkigarri hauen kontakizuna da Lasa eta Zabala. Bikaina den lehenengo ordu erdi batekin, Pablo Malo zuzendariak,thriller judizial interesgarri batean murgilduko gaitu. Argazki lana, ere, bikaina izanik, zer esan Unax Ugalde aktorearen lanaren inguruan. Ugaldek, bere ibilbidean zehar egindako paperetatik aldenduz, lan zorrotz bat egitea lortzen du; Iruinen indarrak eta ahultasunak gureak eginez. Lasa eta Zabala, ikusi beharreko pelikula interesgarri bezain hunkigarri bat (Aiaraldean zinema proposamena: Lasa eta Zalaba).
Malefica
Orozkon igandean, azaroak 30, Donibane Aretoan arratsaldeko 16:30ean, Angelina Jolie eta Disney protagonistak dituen film entretenigarri bat: Malefica. Maltzurren artean maltzurrena, pertsonaiaren jatorriaz gutxi, edo ezer gutxi jakin dugu mende erdi honetan; nondik zetorren hain zitala zen maitagarri bat? Zergatik bilakatu zein hain maltzurra? Azkenean, Disney-k galdera hauek, eta beste asko, erantzutea erabaki du. Eta erantzun hori, Malefica filma da; Loti ederraren maitagarri zitalaren istorioa. Proiektua martxan jartzeko, Disney-k Angelina Jolie aukeratu zuen izar nagusi giza, Malefica-ren papererako. Bera da, berez, aurkezten dugun pelikula; bere lana bikaina da, pantailan ez dagoen minutuetan bere falta nabaritzen dugularik. Angelina Jolie-k bere ibilbide osoan zehar egindako lan onenen artean dago, filma honetan, burutzen duen saioa (Aiaraldean zinema proposamena: Malefica)
En el ojo de la tormenta
Orozkon ere, igandean, azaroak 30, arratsaldeko 19:00ean, ohi bezala Donibane Aretoan, akzioz beteriko pelikula bat: En el ojo de la tormenta. Egun bakarrean Silverton hiriak inoiz ezagutu ez den tornado multzo batek astintzen du. Hiri guztia zikloi alderrai eta hilgarrien esku dago eta ekaitz-ehiztariek txarrena oraindik iristeko dagoela iragartzen dute. Gehiengoek aterpea bilatzen ari diren bitartean gutxi batzuk bizitzan behi aterako duten argazki paregabearen bila zurrunbilorantz doaz. Akzioa protagonista film entretenigarri honetan.
Un viaje de 10 metros
Aiaraldean asteburu honetan egongo diren emanaldiekin amaitzeko, Amurriora goaz. Kasu honetan, astelehenean, abenduak 1, 20:00tan, komedia dibertigarri bat: Un viaje de 10 metros. Hassan Kadam ahosabai gaindiezina duen sukaldari inozoa da. India sorterritik urrun, Kadam familia Frantziako hegoaldean dagoen Saint-Antonin-Noble-Val herrixkara bizitzera dator. Leku ederra, elegante bezain pintoreskoa, Maison Mumbai indiar jatetxea irekitzeko tokirik aproposena da. Le Saul Pleureur, mitxelin izar bat duen jatetxe frantziar klasikoa gidatzen duen Madame Mallory jatetxe berri honetaz jakitean gauzak aldrebestuko dira. 10 bat metrotara kokatzen diren bi jatetxeen artean liskarra sortuko da. Zineman ondo pasatzeko aukera on bat.
Fitxa teknikoak
Zuzendaria: J. Garaña eta J. M. Goenaga
Gidoilaria: J. Garaña, J. M. Goenaga eta A. Arregi
Aktoreak: Itziar Aizpuru, Nagore Aranburu, Itziar Ituño …
Euskal Herria, 2014. 99 minutu.
Zuzendaria: Pablo Malo
Gidoilaria: Joanes Urkixo
Aktoreak: Unax Ugalde, Francesc Orella, Jon Anza, Cristian Merchan…
Euskal Herria, 2014. 106 minutu.
Zuzendaria: Robert Stromberg
Gidoilaria: Linda Woolverton eta Charles Perrault (ipuina)
Aktoreak: Angelina Jolie, Ellen Fanning, Sharlto Cooper...
AEB, 2014, 97 minutu.
Zuzendaria: Steven Quale
Gidoilaria: John Swetnam
Aktoreak: Richard Armitage, Sarah Wayne Callies, Matt Walsh…
AEB, 2014. 89 minutu.
Zuzendaria: Lasse Hallström
Gidoilaria: Steven Knight eta Richard C. Morais (liburua)
Aktoreak: Helen Mirren, Om Puri, Manish Dayal…
India eta AEB, 2014. 122 minutu.