Pasa den azaroaren 10an, Aiaraturrek Aiaraldeako Iraunkortasun Turistikoaren inguruan gauzatutako ikerketaren emaitzak aurkeztu zituen Aiarako udaletxean. Erakundeak, Turismo Iraunkorraren Munduko kontseiluak zehaztutako irizpideak jarraituz, turismo arduratsu eta jasangarriaren aldeko apustua egingo dela azaldu zuen.
Agrotravel eta Aiaraturreko ordezkariek adierazi zuten moduan, Arabako Foru Aldundiak turismo arduratsu eta jasangarria jorratzeko, hiru tailer proposatu ditu “Araba, Norako Turistiko Iraunkorra” proiektuaren barnean.
Tailerrak
Tailerrak, Arespalditzan, Aiarako udaletxeko erabilera anitzeko aretoan, izango dira, abenduaren 4, 9 eta 11an. Lehenengo tailerrean, Aiaraldearen kudeaketa turistikoaren inguruan izango da. Bigarrenean, turismoak eragiten dituen gizarte, kultura eta ekonomi onuren kudeaketa landuko dute. Azkenik, turismoak eragiten dituen ingurumen onuren optimizazioa oinarritzat hartuko dute.
Tailerrak, haien iritzia eta ekarpenak helarazi nahi duten pertsona guztiei zabalik daude, hala ere, erakundeei ez ezik, eragile edo elkarte kultural eta turistikoetara ere bideratuta dago. Baita ingurumena lantzen duten taldeetara, nekazari eta abeltzain elkarteetara eta ikastetxetara zuzenduta dago.