Tubos Reunidos enpresaren zuzendaritzak langile batzordeari jakinarazi dio akordioa sinatu duela Marubeni-Itochu Tubulars Europe Plc enpresarekin eta ondorioz Araban lantegia irekiko dutela elkarlanean.
30 milioi euro inguruko inbertsioa egingo dute enpresek eta 80 langile inguruk kontratatzeko asmoa dute. Tubos Reunidos partaidetza garrantzitsuena izango du inbertsioan, %51 hain zuzen.
Aurreratu dutenez, lantegiak 2016an abiatuko du ekoizpena eta zenbait hedabidek adierazi dute Jundizen kokatuko dutela.
Lantegian OCTG Premium produktuak ekoiztuko dituzte, JFE Steel Ccorporation-ek baimen tekonologikoa eman baitie horretarako. Produktu horiek petrolio eta gasa ustiatzeko erabiltzen dira eta Afrika eta Ekialde Ertainean dute merkatu nagusienak.
Marubeni-Itochu Tubulars Europe Plc beste enpresa baten filiala da, Marubeni-Itochu Steel Inc.-ena alegia. Azken hori 2001ean sortu zuten.