"Sakabanaketari amaiera emateko guztion lana beharrezkoa da"

Erredakzioa 2014ko aza. 28a, 22:04

JOSEBA IBARLUZEA (Laudio, 1971) ALI ORUE (Zeberio, 1976) sakabanaketaren aurkako ekitaldiaren antolatzaileen artean daude. Igandean egingo den egitasmoaren inguruan eta sakabanaketari buruz mintzatu dira.

Dispertsioa salatuz memoria landu lelopean zer adierazi nahi duzue?

Denok dakigu zein den presoen egoera, gure eskualdearen kasuan Orozkon egingo dugu ekitaldia, batez ere Alaitz Aramendi 1070 kilometrotara dagoelako etxetik, Estatu Frantziarrean.

JOSEBA IBARLUZEA (Laudio, 1971) ALI ORUE (Zeberio, 1976) sakabanaketaren aurkako ekitaldiaren antolatzaileen artean daude. Igandean egingo den egitasmoaren inguruan eta sakabanaketari buruz mintzatu dira.

Dispertsioa salatuz memoria landu lelopean zer adierazi nahi duzue?

Denok dakigu zein den presoen egoera, gure eskualdearen kasuan Orozkon egingo dugu ekitaldia, batez ere Alaitz Aramendi 1070 kilometrotara dagoelako etxetik, Estatu Frantziarrean.

Aletxu Zobaranen kasuan Paristik Lyonera eraman berri dute, gainera gatazka izan du zaindariekin. Horiek arakatu dute eta gainean zeuzkan zenbait gauza kendu dizkiote. Une hauetan zigorra ezarri diote eta isolatuta dago.
Pablo Gorostiaga Herrera de la Mancha espetxean dago eta Murga anaiak Leonen, adibidez.

Guk memoria landuz jarri dugu aprobetxatzeko Euskal Memoria fundazioak landutako datu batzuk eta kaleratzeko. Finean gerra garaitik 2002. urte heldu arte eman diren errepresio datuak: atxiloketak, torturak, gerra zikina, hildakoak, gerra garaian fusilatuak edo erbesteratutako aurreak.

Eskualdeko zenbait presoen informazioa eman duzue, zein da preso bakoitzaren egoera?

Aletxu duela egun batzuk epaitu dute eta 8 urteko zigorra ezarri diote. Isidro Patxo eta Pablo udaberrian atera beharko lirateke eta Alaitz Aramendiri 18 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Une hauetan dagoen espetxean, Bapaumen, oso urrun dago. Bruselasetik Euskal Herritik baino gertuago dago alegia.

Sakabanaketa politika hau hasi zenetik nola aldatu da presoen egoera?

Presoak beti sakabanatuta egon dira. Baina orain leku batetik bestera mugitzen dituzte beti sakabanaturik. Modu isolatuan.

Sakabanaketa politikoak zer suposatu du eskualdean?

Daturik nabarmenena da Fontso eta Piliren istripua. Horren ondorioz biak hil ziren, dispertsioak hil zituen.

Bestalde, egunerokoan, senide eta lagunentzat suposatzen du istripuak izateko aukera eta ondorio ekonomiko latzak. Kilometro ugari bidaiatu behar dituzte.

Senideen kasuan ondorio ekonomikoak haiengan hartzen dituzte. Horrek suposatzen du. Aletxu edo Alaitzen kasuetan, urruntasuna dela eta, senideek ahalegin ekonomiko handia egin behar dute.

Batzuetan ez dago lagunen sarerik eta horrek esan nahi du gurasoek egin behar dituztela bisitak. Alaitzen gurasoek bisita gehienak egin dituzte bolada batean eta ahalegin ekonomikoa ez ezik, ahalegin fisikoa egin behar dute. Berez batzuetan pertsona bakarrak egin behar izan ditu bidaiak horregatik.

Rajoyk duela egun gutxi esan zuen oso mesedegarria zela sakabanaketa presoentzat, zer uste duzue adierazpen horien inguruan?

Ez dago gauza handirik horren aurrean esateko. Beraiek badakite estrategia ona dela baina beraientzat, mesederik ez dio egiten ez presoei ez senideei ez presoen kolektiboari.

Lege bat da eta lege horren mende daude. Guk argi eta garbi izan behar dugu zer eskatzen dugun. Guk eskubide batzuk aldarrikatzen ditugu eta legeak berak aitortzen ditu.

Aldiz legeak ez du esaten barkamena eskatu behar denik, gauzak nahasten daude ezer ez egiteko.

Egoera politikoa aldatu baina egoera kartzeletan?

Hasieran esan dugu Aletxuk duela gutxi arazoa izan duela eta zigortu dtela soilik lepokoa eta pin bat eramateagatik. Beraz ez, presoek berdin jarraitzen dute.

Estatuaren partetik aldaketarik ez dagoenez, zein da gauzak aldatzeko bidea?

Guztion lana beharrezkoa da eta pertsona bakarrak ez du zilegitasuna gai hau jorratzeko. Euskal Herrian mugitzen den jende guztiak bere gain arazoa hartuko balu garaipena gurea izango litzateke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide