Azaroaren 16an Arbulu herrian Arabako Ziklokros Txapelketa jokatu zen, eta bertan Aiarako txirrindulari elkarteko ziklistek egun borobila bete zuten. Udazken honetan ohikoa izan den lez, eguraldi atsegina izan zuten txirrindulariek Arbuluko herrigunean kokatutako zirkuitu oso teknikoan lehiatzeko.
Nabarmentzekoa da kadete mailan egindako lana, izan ere, podiumaren hiru lekuak gure eskualdeko kirolariek bete zituzten: Amurrioko Joseba Otaola txapelduna, eta haren atzetik Aner Moreno lantenoarra eta Julen Dñiaz amurriarra. Emaitza ezin hibea beran Luyando Ópticos-Talleres Ganzedo taldeko gazteentzat.
Beste kategorietan ere emaitzak oso positiboak izan ziren: Julen Latorre junior mailan nagusitu zen, aurten egin duen denboraldi ikaragarriari seginda emanda, eta master kategorian ere Iosu Isasi arespalditzarra izan zen irabazle. Eta amaitzeko, aipatzekoa da Iñaki Isasik burututako lasterketa, Aitor Hernández handiaren ondoren bigarren postua eskuratu baitzuen, eta hala, berak ere Arabako txapeldun titulua ekarri zuen Aiaraldera.