Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean hainbat ekintza gauzatu dituzte

Erredakzioa 2014ko aza. 25a, 18:47

Eskualdean hainbat ekintza egin dituzte azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta: artile-ekintza, elkarretaratzeak, mosaikoak, pankartak... aurreko egunetan hitzaldiak eta hainbat ekimen gauzatu dituzte.

Andoni Diaz-ek Amurrion egindako ekintzaren esanahia horrela azaldu du:

Eskualdean hainbat ekintza egin dituzte azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta: artile-ekintza, elkarretaratzeak, mosaikoak, pankartak... aurreko egunetan hitzaldiak eta hainbat ekimen gauzatu dituzte.

Andoni Diaz-ek Amurrion egindako ekintzaren esanahia horrela azaldu du:

"Emakumeen aurkako bortizkeriarik gabeko nazioarteko eguna dela bide, Amurrioko Udaleko berdintasun sailaren laguntzaz, Amurrioko Virgen Niña, Aresketa Ikastola eta Zaraobe Institutuko DBH 4. mailako ikasleek “emakumeen aurkako indarkeriari ez” lelopean pankarta erraldoia sortu dute.

Pankarta, Amurrioarren etxea puntu lilaz janztea du helburu. Horretarako 48m2 dauzkan mural artistikoa diseinatu dugu eta azaroaren 25etik 28ra Udaleko balkoitik izango dugu zintzilik, bertatik pasatzen diren guztion arreta deitzeko prest.

Ekintza artistiko honek “Land Art” deituriko modalitatearen jarraipen bat izan daiteke. Berez, joera artistiko hau, 70eko hamarkadan Christo eta Jeanne-Claude bikoteak landua, eraikin edota espazio publikoak oihal handiez estaltzean datza. Gure kasuan plastikoa hartu dugu eta Udaleko fatxada nagusiaren erdiko partea estali dugu.

Esan bezala, diseinua tamaina desberdineko puntu lilaz sortutako pankarta bat da eta puntu bakoitza ikasle desberdinen ideiekin izan da margotua. Honen bidez amurrioarrak haien etxeetan ere ekintza honetan parte hartzea bultzatu nahi dugu. Guztiok emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako puntu lilak jarri behar ditugu gure balkoi eta leihoetan, Amurrioko herria puntu lilaz estaliz.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi nizkioke Amurrioko Udaleko Berdintasun zaileko teknikariari eta Amurrioko DBH 4. mailako eskoletako ikasleei, baita hauen plastikako irakasleei ere.”

Argazkiak: Andoni Diaz, Txabi Alvarado, Aitor Fernandez de Pinedo, Samuel Pasandin, Uxue Tomé, Josu Ganzabal, Uxue Alberdi, Naiara Otaola, Hiriska emakume elkartea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide