Hondakin organiko bilketaren lehen emaitzak aurkeztu berri ditu Aiarako Koadrilak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2014ko aza. 25a, 09:30

Astean zehar Europar Batasuneko 28 herrialdek Hondakinen Prebentzio Europar Astea antolatzen dute. Hori dela eta, Aiarako Koadrilak hondakin organikoen bilketaren lehendabiziko emaitzak jakinarazi nahi izan ditu.

Lehendabiziko fasean dirauen zerbitzu hori Laudio, Amurrio, Aiara eta Okondoko udalerritan egin da. Artziniegan zerbitzua datorren urtearen hasieran martxan jarriko da.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak emandako diru laguntzari esker, Aiarako Koadrilak hondakin organikoak bilketa berezituari ekin dio.

Aste honetan Europar Batasuneko 28 herrialdek Hondakinen Prebentzio Europar Astea ospatzen dute. Hau dela eta, Airako Koadrilak hondakin organikoen bilketaren lehendabiziko emaitzak jakinarazi nahi izan ditu.

Lehendabiziko fasean dirauen zerbitzu hau Laudio, Amurrio, Aiara eta Okondoko udalerritan egin da. Artziniegan zerbitzu hau datorren urtearen hasieran martxan jarriko da.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak emandako diru laguntzari esker, Aiarako Koadrilak hondakin organikoak bilketa bereizitari ekin dio. Hondakin hauen kudeaketa Jundizeko Biokompost lantegian egiten da, non Gasteizko hondakin organikoak ere biltzen diren.

Zerbitzua martxan jarri baino lehen informazio kanpaina bat egin zen eta ikastaroak antolatu ziren Aiarako Koadrilaren Ingurumen Sailaren eskutik.

Bilketaren lehen hilean 4,46 materia organiko Tona jaso dira, eta datozen hilabeteetan zehar hobetzeko aurreikuspenak daude. Horretarako, azken asteetan Agenda 21 eskola planan gaia landu da eta lantzen jarraituko da teknikariek eskoletan hondakinei buruz egingo baitituzte.  Era berean, Aiarako Koadrila azkenik eskerrak eman nahi dizkie interes eta parte hartzea izan duten herritar guztiei.

Edukiontzi marroiak Aiarako, Amurrioko, Laudioko eta Okondoko zenbait gunetan jarri dira. Esletitutako diru laguntzari esker 30 edukiontzi ezarri dira aipatutako 4 herrietan.
Edukiontzi marroiak jarri diren auzoetan herritarrei informazioa emateko, zenbait informazio-puntu antolatu dira. Informazio-puntu hauetan, edukiontzi marroien eragin-eremuan dagoen etxebizitzetan bizi diren herritarrek organikoaren kita jaso izan dute. Hau da, sukaldean jartzeko ontzi zuloduna, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia ireki ahal izateko giltza, oparitu dira informazio gunetan.

Gai honi buruzko informazio gehiago Airako Koadrilaren web orrialdean aurkitu dezakezue edo bertan lan egiten duten teknikariekin kontaktuan jarriz 945.399.122 telefonora deituz.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide